(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren Enpresa Haztegiek mila lanpostu sortu dute hogei urtetan astelehena, 2012.eko otsailak 13


`Haztegiak´ sortu berri diren enpresei proiektuaren lehen urteetarako laguntza eta zerbitzu teknikoak eskaintzen dituen espazioak dira


Enpresen aurkezpena CEINen Haztegian

Goicoechea kontseilaria CEINeko Enpresa Haztegien enpresarioekin . ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) sozietate publikoaren Enpresa Haztegiek 133 enpresa hartu ditu barnean 1991m sortu zenetik eta aldi horretan 1.000 lanpostu inguru sortu dituzte. Konpainia horien biziraupena % 79koa da, haztegietan hiru urteko jardueraren ondoren. Ratio horrek estatuko indizea 13 puntutan gainditzen du,% 66koa dena, Estatistikako Institutu Nazionalaren Espainiako enpresa-demografia buruzko azken txostenaren arabera.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goiecoecheak datu horiek nabarmendu ditu CEINen Enpresa Haztegietan 2011an ezarritako enpresa berriak aurkezteko ekitaldian. Kontseilariarekin batera izan dira: sozietatearen zuzendari-gerente Pablo Romera eta Tuterako Udalaren Industriako zinegotzi Maribel Echave Blanco. CEINek kudeatzen dituen haztegiak Noainen (Berrikuntzako Haztegia eta IKTen Haztegia), Tuteran (Nekazaritza-elikagaien haztegia eta Enpresen Haztegia) eta Lizarran (Enpresa Haztegia) daude.

Haztegi horiek enpresa-ekimen berriei lau urtez egiten zaien harreraguneak dira; bertan laguntza tekniko pertsonalizatua jaso eta enpresa garatu nahiz merkaturatzeko azpiegitura, teknologia egokiak dituzte.

2011n, haztegi horietan 10 konpainia berri eta bi enpresa-proiektu sartu ziren. Horiekin, 30 enpresa ezarri dira, inkubazio aurreko zazpi proiektuekin batera ( oraindik sortu gabe), guztira, 131 lanpostu dira.

Instalazio berriak

Noaingo Haztegian bi enpresa berri ezarri ziren; Inbioley (ardoak organoleptikoki hobetzeko zerbitzuak upeltegi bakoitzeko berezko legami autoktonoak objektiboki identifikatuz eta hautaketa zehatza eginez) eta Europea de Sistemas Técnicas de Seguridad (sarrailen eta segurtasun-gailuen diseinua eta sorkuntza).

Tuterako Nekazaritza Elikaduraren Haztegiak bost konpainia hartu zituen: Applied Food (eskolan erabiltzeko lekedaren fabrikazioa eta merkaturatzea), Doble A (merkataritzako eta marketing-eko zerbitzuak nekazaritza-elikagaien sektorerako), Plus Nature (nekazaritza-elikagaien zerbitzu integral eta globalak, batez ere ekoizle txiki eta ertainari bideratutakoa eta nekazaritza-elikagaien prozesatzailea produktibitatea hobetzeko), Chichorium (endibia landatzeko aholkulartza, era bilogikoan nahiz ohikoan) eta Precosana (era guztietako elikagai-intolerantziak dituzten pertsonentzat prestatutako platerak).

Tuterako Udalaren haztegian jarri ziren, Efen Energia (energia eraginkorreko azterketak), We are Plastic (marketing online elkarreragilea) eta Cigüeña Stop (teilatuetan izaten diren zikoinak uxatzeko sistemen fabrikazioa eta merkaturatzea).

Gainera, eta aurre inkubazioko modalitatean, konpainia eratu aurretik, haztegiek bi proiektu hartu zituzten: Recombina (helburu bioteknologikoak dituzten genetikoki aldatutako bakteriak nahieran diseinatu eta sortzea) eta Greenwave (informazio-teknologien garapena makinen eta haien ingurunearen arteko interkonexiorako), Noaingo instalazioetan daudenak.

Aurreko ekitaldian sei konpainiek haztegietako instalazioak utzi zituzten. Haietako lauk beren jarduera beste lokal batzuetara eraman zuten: KSI (segurtasun dokumentalerako irtenbide aurreratuak), D2D (aholkularitza-zerbitzuak eta garapena informazio-teknologien esparruan), Simax (simulagailuen garapena) eta FnPrepago (energia eraginkorreko sistemen garapena).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa