(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Donejakue Bideko Lagunen elkarteei emango zaien Urrezko Domina 2011ko Nafarroaren Eguneko ekitaldi nagusia ostirala, 2011.eko abenduak 2


Jaieguna elizkizun batekin hasiko da Xabierko basilikan eta Nafarroako hainbat udalerritan antolatutako 70 kontzerturekin amaituko da


Urrezko Dominaren ematea.

Nafarroako Urrezko Dominaren ematea.

2011ko Nafarroaren Eguna ospatzeko Foru Gobernuak antotatutako ekitaldi programa larunbat honetan, abenduak 3, helduko da gorenera, Urrezko Dominaren ematearekin eta San Frantzisko Xabierren eguna ospatzeko hainbat udalerritan antolatu diren 70 kontzertu ingururekin.

Eguneko ekitaldi nagusiena Nafarroako Urrezko Dominaren ematea izango da. Foru Komunitateko intsignia garrantzitsuena Donejakue Bideko Lagunen elkarteei emango zaie aurten, Donejakue Bidea birgaitzeko egin duten ekarpena eskertzeko.

Ekitaldia eguardiko 12etan hasiko da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentuaren patio isabeldarrean. Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria izango da buru eta Foru Komunitateko agintari eta ordezkari nagusiak berataratuko dira.

Omendutako elkarteetako lehendakariek jasoko dute domina: Javier Caamaño, Lizarrakoa; José Fernández, Urdazubi-Baztangoa; Gerardo Zúñiga, Los Arcos-ekoa; Eduardo Serrano, Erriberakoa; eta María Victoria Arraiza, Nafarroa osokoa.

Aurten Lizarrako elkartea (Espainian sortu zen lehenengo Donejakue Bideko Lagunen elkartea) bere urrezko ezteilak ospatzen ari da eta Foru Komunitateko elkartea, berriz, zilarrezko ezteilak.

Canal 4 eta Canal 6 telebista kateek zuzenenan eskainiko dute ospakizuna, eta Popular TV telebistak Urrezko Dominaren emateari buruzko programa berezia eskainiko du 20.30etatik aurrera.

Saria eman aurretik, San Frantzisko Xabierren omenezko elizkizuna egingo da Xabierko basilikan. Eukaristia 9.45etan hasiko da eta Francisco Pérez Iruñako artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak emango du. Meza honetan, besteak beste, Nafarroako Gobernuko kideek hartuko dute parte, Yolanda Barcina Lehendakaria buru dela.

70 kontzertu aldi berean

Abenduaren 3rako antolatutako ekitaldi programaren barruan, Nafarroako 70 abesbatza eta musika bandek aldi bereko kontzertuak eskainiko dituzte beste hainbeste udalerritan. Guztiak 13tan hasiko dira (Iruñako Misericordi Etxekoa izan ezik, 12tan hasiko dela) Nafarroako ereserkiarekin. Jarraian, parte hartzen duten taldeek egindako programa bereziak entzungo dira.

Amaitzeko, Nazioen Jaialdia antolatu da. Burlatako kultur-etxean egingo da, 12.30etatik aurrera. Bertan, Peru, Errumania, Argentina, Kolonbia, Nigeria, Ekuador eta Bulgariako elkarteek euren jaioterriko musika eta dantza tradizionalak eskainiko dituzte eta Támdem Dúo, Salvador Tarazona eta Santiago Pizana perkusionistek osaturiko taldeak, joko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa