(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Enpresarien Konfederazioak 50 enpresek ingurumenaren arloan hartutako konpromisoa aintzatetsi dute osteguna, 2011.eko azaroak 24


Enpresa bakoitzeko ordezkariek diploma bana jaso dute karbonoaren aztarna eta industriarekin lotutako ohitura onei buruzko jardunaldi batean


Empresas reconocidas por su compromiso medioambiental.

Goicoechea kontseilaria eta CENeko lehendakaria aintzatetsiako enpresen ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioak 50 enpresa txiki eta ertainek 2011. urtean ingurumenaren arloan hartutako konpromisoak aintzatetsi dituzte gaur, Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria eta José Antonio Sarría Terrón Nafarroako Enpresarien Konfederazioko Lehendakariaren parte-hartzea izan duen jaurdunaldi batean. Neurriok Empresa eta Ingumena, programaren baitan hartu dituzte, ikuskaritza eta ingurumena hobetzeko planen bidez, eta, aurten nobedade gisa, baita karbonoaren aztarna kalkulatzeko emisio inbentarioen bidez ere.

Enpresa bakoitzeko ordezkariek diploma bana jaso dute karbonoaren aztarna eta bere kalkulua eta ingurumenarekin lotutako ohitura onei buruzko jaurdunaldi batean.

Enpresa eta Ingurumena programa, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioak -Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa Fundazioaren bidez (CRANA)- sustatua, 2004. urtean jarri zen abian, lurralde eta sektore ezberdinetako enpresarien elkarteekin, ingurumen aholkulariekin eta beste hainbat erakunderekin elkarlanean. Harrezkero, 362 enpresek egin dute ingurumen ikuskaritza eta 120tik gorak ezarri dute ingurumena hobetzeko plana. Era berean, 200 teknikari eta zuzendari baino gehiagok jaso dute prestakuntza eta 3.000 enpresa inguruk jaso dute aldizkako informazioa programaren baitan burututako proiektu eta materialen inguruan. Europar Batasunak 2.829.723 eurorekin finantzatu du egitasmoa.

2011. urtean aintzatetsitako enpresak

Ingurumen ikuskaritza egiteagatik: Autocares Felix Gastón; Camping Etxarri ; Canteras Aldoyar; GH Guerra Manutención Guema,; Health Care Oihana; Heradio Molinero; Lus Hermanos; Maderas Pikabea; Mecanizados Alsasua; Pavimentos y Revestimientos Navarra; Talleres Arbiol, Tesicnor; Chipala Medioambiente; Hotel Tximista; Ate Asesores.

Ingurumena hobetzeko plana burutzeagatik: Bolsas Osés; Carpintería Aluminios Tafalla; El Caserio; Electrificaciones Navarra; Huici Leidan; Industrias Navarras de Precisión(INAPRE); La Estellesa; Licores Baines; Talleres Enpa; Tasubinsa; Tecnimoem 97; Viticultura y laboratorios enológicos; Tecnoenpol HM; Imprenta Jornada; Ochoa Maquinaria; Ferralla Gastón; Camping Lizarra/ Seirak Bat; Auto Ega; Automóviles marco; Talleres Aysovel.

Karbono aztarna kalkulatzeagatik: Aunditrans; Bodegas Julián Chivite; Ega Informática; Iparpet Recycling; Navarra de Estampación e Inyección; Recuperación Ambiental; Chipala Medioambiente; Soterna; Bodega Palacio de Azcona, Navayerri ; Zertan ; Gráficas Estella; Tenerías Omega; Renolit Hispania; BSH.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa