Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lehenengoz, Miguel Sanz Lehendakari ohiaren margolana ikusi ahal izango da, behin Nafarroako Lehendakarien erretratuen galerian jarri eta gero
Nafarroako Eguna ospatzeko antolatu den ekitaldi programa asteartea honetan, azaroak 22, hasiko da, Nafarroako Jauregirako bisita gidatuekin. 1851. urtetik Foru Gobernuaren (aurrez, Foru Diputazioaren) egoitza ezagutzeko aukera emango du ekimenak.
Azaroaren 22a eta abenduaren 2a artean 52 bisita egingo dira. Horietan 2.000 pertsona baino gehiagok parte hartu ahal izango dute. Lan egunetan bisitak arratsaldez izango dira; asteburu eta jai egunetan, berriz, azaroaren 26 eta 27an eta hilaren 29an -Saturnino Deunaren eguna-, goiz eta arratsaldez egingo dira.
Izen ematea doakoa da. Telefono bidez egin behar da, 948 290 363 zenbakira hots eginez, astelehenetik ostiralera, 9tatik 18tara. Gaur eguardirarte, 600 pertsonek egin dute eskaera. Oraindik ere hainbat leku libre geratzen dira, edozein egunetarako, baina bereziki azkenengoetarako.
Bisitak bideo batekin hasiko dira, egoitza eta bere eduki eta historiari buruzkoa. Ondoren, Solairu Nobleko gela nagusienak bisitatuko dira eta, azkenik, Nafarroako bereizgarri bat eta Jauregiari buruzko liburuxka bat banatuko zaie bisitariei.
Miguel Sanzen koadroa, Nafarroako Gobernuaren erretratuen galerian
Miguel Sanzen erretratua, Tomás Muñoz Asensiok olioz margotutakoa, Nafarroako Jauregiko erretratuen galerian zintzilikatu dute, aurrez Lehendakari izandakoenekin batera.
Azken zazpi hamarkadetan Nafarroako erakundearen buru izandakoen erretratua jasotzen du Lehendakarien Aretoak -1978. urte arte lehendakariorde tituluarekin eta hortik aurrera Lehendakariarenarekin-. Ohitura da, behin Lehendakariek euren kargua uzten dutenean, bertan beren erretratu bat zintzilakatzea.
Hauxek dira gaur egun galeria osatzen duten hamaika agintarien erretratoak, parentesi artean euren agintaldiek izandako iraupenarekin: Tomás Domínguez Arévalo (1940-1949), José María Arellano Igea (1949-1952), Miguel Gortari Errea (1952-1964), Félix Huarte Goñi (1964-1971), Amadeo Marco Ilincheta (1971-1979), Jaime Ignacio del Burgo Tajadura (1979-80 eta 1984), Juan Manuel Arza Muñuzuri (1980-1984), Gabriel Urralburu Tainta (1984-1991), Juan Cruz Alli Aranguren (1991-1995), Javier Otano Cid (1995-1996) eta Miguel Sanz Sesma (1996-2011).
Erretratu gehienak -hamaikatik zortzi- César Muñoz Sola margolari tuterarrak egindakoak dira. Gabriel Urralbururena Pedro Manterola Armisén-ek margotu zuen eta Javier Otano eta Miguel Sanzenak Tomás Muñoz Asensioren lanak dira. Guztiek neurri bera dute, 100 x 81 zentimetrokoa, eta urre koloreko markoa.
Ekitaldi programa
Nafarroako Eguna ospatzeko antolatu den ekitaldi programa azaroaren 22an hasi eta abenduaren 3an amaituko da, berez Nafarroako Eguna ospatzen den egunean. Egun horretan, Xabiergo Santutegian Xabiergo San Frantziskoren omenezko elizkizuna egingo da, Nafarroako Lehendakariak Foru Komunitateko agintari eta ordezkariei harrera egingo die eta Nafarroako Urrezko Domina banatuko da. Honez gain, beste herrialdetako elkarteek kultur jaialdi bat burutuko dute eta Foru Komunitateko 70 bat herritan beste hainbeste kontzertu eskainiko dira Nafarroako abesbatza eta musika taldeen eskutik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen