(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euro bideratu ditu Tuterako Sofia Erregina Ospitalea handitu eta hobetzeko obretarako asteazkena, 2011.eko azaroak 9


Lanek barnean hartzen dituzte ospitaleko Osasun Mentaleko eta aparkalekuko eremua handitzea eta ur hotza eta beroa banatzeko sistema aldatzea


Nafarroako Gobernuak Tuterako Sofia Erregina ospitalea handitzeko lanak hasiko ditu, 502.000 eurotan. Lan horiek Osasun Mentaleko eremuan eta aparkalekuan egingo dira. Hala adierazi du gaur Marta Vera Janín Osasun Kontseilariak, Luis Casado Oliver herriko alkatearekin egindako bileran. Era berean, duela gutxi ospitaleko ur hotza eta beroa banatzeko instalazio berria martxan jarri zen, 1,2 milioi euroko inbertsioa egin ondoren.

Bilera horretan parte hartu dute, gainera, Angel Sanz, Osasunbide, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariak; Juan Ramón Rábade, Tuterako Sofia Erregina ospitaleko zuzendariak; eta Victor Peralta, Osasun Mentaleko zuzendariak. Kontseilariak azpimarratu duenez, gaur egun Sofia Erregina ospitaleak lau ohe ditu Osasun Mentalerako. Psikiatriako ohe-kopurua Tuterako osasun-eremu osoaren beharretara egokitzeko xedez, ospitaleak Osasun Mentalerako duen edukiera bikoiztu eta zortzi ohekoa izatera pasatuko da, 269 metro koadro gehiagorekin. "Neurri honen bitartez, -adierazi du Verak -, bermatu egiten da, gorakada uneetan izan ezik, behar duten ia gaixo guztiek Sofia Erregina ospitalean sartu ahal izatea eta, hala, urtean 80 lagun Iruñera eraman behar izatea saihestuko da, horrek gaixoei eta beren familiei eragiten dizkien eragozpenak eta gastuak aurreztuz.".

Neurri honek barnean hartzen du, gainera, langileen kopurua handitzea: klinikako bi laguntzaile eta osasun-laguntzaile tekniko bat (OLT) lanaldi partzialerako. "Lanek 154.266 euroko kostua izango dute (lizitazioaren eta ekipamenduaren artean), eta amaitzen direnean, akutuen ospitaleratze psikiatrikoko beharren %90 (urtean batez beste 150 gaixo) estaliko da, iragarri du Verak.

Bilera hasi aurretik ospitaleko aparkalekua handitzeko lanen amaiera-onarpenari ere ekin zaio. Obra hori IC Construcciones (Grupo Iruña) enpresak egin du, eta aparkalekua 2.832 metro koadro handiagoa izatea eta 116 leku gehiago izatea ekarri du. Lan honetan egindako inbertsioa 347.727 eurokoa izan da.

Kontseilariak gogorarazi du Sofia Erregina ospitalean aparkalekuak arauzko 547 plaza zituela, baina kirurgiako multzo berria eraikitzean 75 kendu behar izan zirela eta, ondorioz, 472 leku geratu zirela. Gaur entregatu diren 116 plazak gehituta, guztira 588 dira aparkalekuan erabili daitezkeenak. Horiei, ebakuntza-geletako lanak amaitzean berreskuratuko diren beste 40 gehituko zaizkie, eta azkenean kopurua guztira 628koa izango da.

Bestalde, eta ospitale horri dagokionez, ur hotza eta beroa banatzeko instalazio berria onartu eta abiarazi da. "Jarduera hori ahalik eta eraginkortasun handienaz egin da, bereziki ospitaleko langileek, batez ere erizainek egin duten lanari esker. Haiei esker, aldaketa ospitaleko zatirik itxi gabe egin ahal izan da", esan du Juan Ramón Rábade, Ospitaleko zuzendariak.

Aldaketa Osasun Publikoaren txostenak ikusi ondoren egin zen; izan ere, txosten horiek hoditeria guztia aldatzea gomendatzen zuten, uharketatik hasi eta hornikuntza-puntuetaraino (iturriak), legionelosi-arazoak saihesteko. Lanen ondorioz, behin-behineko instalazio bat jarri behar izan zen, baina jada kendu da. Egindako inbertsioa 1.226.222 eurokoa izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa