Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Eskerrak eman dizkio Nafarroari eskaini dion zerbitzu profesional zabal eta emankorragatik Sodena eta Baluarte sozietate publikoen buru izan denean
Barcina Lehendakariak Carlos Luriri egin dio harrera
(
irudia handitu
)
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Carlos Luriri egin dio harrera aste honetan bere bulego ofizialean. Carlos Luri Sodena (1990 eta 1997 bitarte) eta Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioa (1999 eta 2011 bitarte) enpresa publikoen zuzendari kudeatzaile ohia da, duela gutxi erretiroa hartu duelako.
Barcinak eskerrak eta aintzatespena eman dizkio "Nafarroari zerbitzu profesional zabala eta emankorra eskaintzeagatik Sodenaren eta Baluarteren buru izan denean. Baluarte proiektu soil bat izan zen hasieran, baina gaur arte iraun du; gaur egungo Nafarroaren adierazgarri gisa sendotu da eta ikuskizun artistiko eta konbentzio profesional, merkataritzako eta sozial nagusien agertoki bihurtu da".
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen