Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
6 hilabeteko iraupena izango dute gutxienez eta 2012ko abenduaren 31 baino lehenago amaitu beharko dituzte
Nafarroako Gobernuak 2011ko Nafarroa-Nazioarteko Praktiketarako Bekak eskatzeko epea ireki du. Beka horiek Nafarroako 2008-2011ko Nazioarteko Planaren barruan emango dira, gaur, urriak 7, Nafarroako Aldizkari Ofizialean jaso denaren arabera. Beken helburua onuradunek praktikak atzerrian egitea da, Europar Batasunetik kanpoko erakundeetan, esate baterako, enpresetan, ikerketa zentroetan, GKEtan, enbaxadetan, kontsuletxeetan, Espainiako Turismo Institutuaren eta Merkataritza Ganberen bulegoetan.
Eskaerak gaur hasi, urriak 7, eta 2011ko abenduak 2 bitarte aurkeztu ahalko dira Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren erregistroan, Nafarroako Gobernuaren bi erregistro ofizialetako batean edo 30/1992 Legean ezarritako lekuetan. Eskaera guztiak aurrez berrikusiko dituzte Nafarroako bi unibertsitateetako fundazioek: Nafarroako Unibertsitatearen Enpresa-Unibertsitatea fundazioak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitatea-Gizartea fundazioak, elkarlanean ari baitira bekak koordinatzen. Deialdi horretan interesa dutenek, praktikak egiten hasi aurretik, atzerrian praktikak egiteko prestakuntza plana bete beharko dute. Bi unibertsitateek eskaintzen dute plan hori.
Beka egonaldirako hileroko poltsa izango da, eta zenbatekoa praktikak egiteko herrialdearen araberakoa izango da. Horren barruan, joan-etorria egiteko bidaia, bidaiarako eta istripuetarako asegurua eta bisa ere ordainduko dira. Bekak emateko orduan eskatzailearen espediente akademikoa (% 20), egingo diren praktikek Nafarroarentzat duten interes estrategikoa (% 20) eta praktika horiek hautagaiaren profil profesionalera nola egokitzen direla (% 60) hartuko da kontuan. 6 hilabeteko iraupena izango dute gutxienez eta 2012ko abenduaren 31 baino lehenago amaitu beharko dituzte.
Beka horien inguruan informazio gehiago eskuratzeko idatzi prácticasinternacionales@navarra.es helbide elektronikora edo galdetu Iruñeko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuan (Arrieta kalea, 8, 5. solairua eskuina, tel.: 848425769).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen