(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enplegu-tailerren irakasleentzako plataforma digital bat aurkeztu du astelehena, 2011.eko abuztuak 29

Webguneak familia profesional, mintegietako programa, eztabaida-foro eta prestakuntzako baliabideen wikiteka-ri buruzko informazioa jasotzen du

Nafarroako Gobernuak iragan egunetan i-docent izeneko plataforma aurkeztu du enplegurako prestakuntzako tailerretako irakasleentzat. Aurkezpen-ekitaldia Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Iturrondo Prestakuntza Zentroan izan zen.

Webgune berriarekin, Nafarroako Tailer Eskolek hemendik aurrera beren irakasle-taldeentzat eta kudeaketarako lan-tresna berri bat izango dute; haren bidez, ezagutzak handitu, esperientziak partekatu eta proiektuak elkarrekin egin ahal izango dira. Plataformak barnean hartzen ditu: albiste-zerbitzua, familia profesionalen eduki zehatzak, mintegi-programa, eztabaida-foroa, irakasleentzako baliabideen wikiteka, blog-ak, mezularitza eta irakasleen profila.

Nafarroako Gobernuarentzat, enplegurako prestakuntza helburu estrategiko bat da eta, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, prestatzaileek baliabide didaktikoak izateko aukera handiagoa izan dezaten bilatzen da; era horretan, lan-merkatuak planteatzen dituen etengabeko erronkei baldintza hobeagoetan aurre egingo zaie. Xede horretarako, webgune berriak profesionaltasun-ziurtagirien eta gaitasun profesionalen katalogoaren informazio eguneratua eskaintzen ditu eta, horri esker, beste eduki batzuen artean, gai profesional zehatzen inguruan foruak nahiz lan-taldeak sortzen dira.

I-docent plataforma enplegurako prestakuntzan dauden irakasle-talde batek sortutako proiektua da. Webgunearen aurkezpenean irakur daitekeenez, "enplegurako prestakuntzaren arloan lan egiten duten Nafarroako profesionalentzat da, eta ezagutzako oinarri bateratu bat sortzea bilatzen du; hori bideratuta dago: gure lanbidearen perfekzionatze teknikora eta aitortzara, elkarrekin abian jartzea eta esperientziak trukatzea, eta perfekzionatze horri lagunduko dioten informazio eta ezagutzako baliabideak erabiltzea".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa