(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Culturren 2011ko programa asteburu honetan amaituko da, eta lau kontzertu eta hiru erakusketa egongo dira interes turistikoko guneetan


osteguna, 2011.eko abuztuak 25


Lizarra, Erronkari, Lizaso eta Orreagan izango dira musika emanaldi horiek


Saxofonisten laukotea

Saxofonisten laukoteak datorren igandean, abuztuaren 28an, joko du Orgiko hariztian ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak antolatu duen Cultur 2011 programa asteburu honetan amaituko da, eta beste lau jarduera eskainiko dituzte Nafarroako gune turistikoetan. Hortaz, ostiralean, abuztuaren 26an, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean jazz musikako kontzertua eskainiko du Jaff Trío taldeak.

Larunbatean, abuztuaren 27an, 13:00etan eta 18:30ean, Culturrek tenore nafarraren omenez antolatu dituen "Topaketak Gayarrerekin" programaren barruan, Daniel Gutiérrez (pianoa) eta David Echeverríak (tenorra) kontzertua eskainiko dute Erronkarin.

Azkenik, igandean, abuztuaren 28an, ganbera musikaren zaleek Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko saxofonisten laukotea entzun ahal izango dute Lizasoko Orgiko hariztian. Horrez gain, Orreagako Errege Kolegiata elizan antzinako musikako kontzertua emango dute, 13:00etan, Bouffons et troubadours taldekoek.

Bestalde, zabalik daude oraindik Agoizko Mikel Esparzaren, Los Arcosko Iruña Cormenzanaren eta Bertizko Jaurerriko Javier Suescunen erakusketak.

Cultur Nafarroako Gobernuak antolatzen duen programa da. Programaren barruan, ganbera musika, musika korala, jazz eta folk kontzertuak, pintura erakusketak, dantza ikuskizunak, herri-kirolen erakustaldiak eta artisautza erakusketak eskaintzen dira interes turistiko berezia duten lekuetan bisitarien egonaldia atsegingarriagoa izan dadin.

JAFF Trío Iruñean bizi eta inprobisazioa gustuko duten musikarien taldea da. Lau urtez klub, jai, emanaldi, eta abarretan jotzen ibili ondoren, hirukote klasiko akustiko gisa aurkeztu dira, pianoan, kontrabaxuan eta bateria-perkusioan. Haien errepertorioko musika estiloak swing, jazz klasikoa, be-bop, musika arina, bossa-nova eta musika brasildarra dira, baita funky estiloa ere.
Haienak diren konposizioek osatzen duten errepertorioa ere badute, haien jatorri eta eragin anitzen ondorioz sorturikoa. Jon Uribetxebarriak, baterian, Antonio J. Romerok, kontrabaxuan, eta Francesco Casalik, pianoan, osatzen dute taldea.


Saxofonisten laukotea Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriokoa da, eta kontserbatorioko saxofonisten gelako ikasle gailenek osatzen dute: Eduardo Rubiok (saxofoi altua), Ana Garcíak (saxofoi tenorra) eta Eneko Anautek (saxofoi baritonoa) eta haien irakasle Aurora Vivesek (saxofoi sopranoa).

Taldea 2008an eratu zen saxofoiaren alderdi klasikoa sustatu eta zabaltzeko. Orain arte egin duten ibilibide laburrean, Nafarroako hainbat agertokitan jo dute askotariko errepertorioa eskainiz, besteak beste, Singelée, Iturralde, Piazzolla, Pierné, Barber, Joplin eta Debussyren obrak.

Bouffons et trovadours taldeak Destellos de luz ante la oscuridad, Antso VII.a Nafarroakoa izeneko emanaldia eskainiko du.  Ikuskizun dramatizatu horretan antzinako musika tresnak, kantua, antzerkia eta dantza batzen dira. Musikari dagokionez, Erdi Aroko eta Pizkundeko obren kontzertua eskainiko dute eta Nafarroako historiaren gertaera esanguratsuenetako bat kontatzen duten bitartean izango da. Gertaera horretako pertsonaiak Antso VII.a Nafarroakoa eta haren iloba Tibalt IV.a Xanpainako kondea dira.

Axun Ezkurrak (txirula eztia), Maitane Goñi aktoreak, Amaia Azkona sopranoak, Lixsania Fernándezek (biola), Peio Otanok (flautak), Peio Berasategik (Baxoia) eta Adela Martínek (klabezina) parte hartzen dute emanaldian.



 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa