(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ‘ezagutza-zerbitzuak’ Interneten gaiari buruzko konferentzia atlantiko batean hartu du parte ostirala, 2011.eko abuztuak 19


Bilkura Atlantkis proiektuaren esparruan egin zen enpresa-berrikuntzarako zerbitzuen hornitzaileekin harremanak errazteko


Parte-hartzaile nafarrak Innovating for Succesful Business konferentzian

Cork-en (Irlanda) ospatu zen 'Innovating Succesful Business' konferentzian izan ziren parte-hartzaile nafarrak ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Cork-en (Irlanda) ospatu den Innovating for Succesful Business konferentzian hartu dute parte Enpresen eta Berrikuntzen Zuzendaritza Nagusiaren eta Foru Erkidegoko erakunde- eta enpresa-elkarte eta enpresen bitartez nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren bitartez, zeina, Atlantkis Europako programaren esparruan antolatu den "ezagutzaren zerbitzu intentsiboen" (EZI) hornitzaileen eta enpresa txiki eta ertainen artean harremanak errazteko.

EZIak zentro teknologikoek eta unibertsitateek informazioaren teknologia berrien, berrikuntzaren eta enpresa-aholkularitzaren alorrean eskainitako zerbitzuak dira. Helburua enpresa txiki eta ertainei laguntzea da horretarako tresna berriak eskainiaz eskualdeetako ekonomietako dinamizatzaile gisa jardun dezaten.

Konferentzian izan zirenek Sareko lan-tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten, teknologia berrietan eta enpresa-kudeaketan adituek zuzenduak, eta sektorearen joerak esperimentatu eta horiei buruz eztabaidatu ahal izan zuten.

Konferentzian Paul Rellis jaunak hartu zuen parte, Microsoft Ireland-eko zuzendari kudeatzaileak, zeinak, cloud computing edo "hodei konputazioan" izandako berrikuntzak aurkeztu zituen; esakune horren bidez, Internet bidezko zerbitzu informatikoen eskaintza izendatzen da, konputazioan adituak ez diren pertsonentzat erabilgarri daudenak eta beren enpresa-beharretara aplika ditzaketenak.

Hizlari berak Ezagutzaren Zerbitzu Intentsiboen nazioz haraindiko plataforma aurkeztu zuen, espazio atlantikoko zerbitzu horien hornitzaileen eta enpresen arteko topagunea izan nahiko lukeena eta zerbitzuak nazioartekotzen eta lankidetza-sareak sortzen lagunduko duena.

Foru Erkidegoko parte-hartzaileak

Nafarroako Industriaren Elkartea (AIN) NUP, (ANEC) Nafarroako Aholkularitza Enpresen Elkartea Nafarroako Berrikuntza Agentzia (ANAIN) Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroa (CEIN) Nafarroako IKT Enpresen Elkartea (ATANA) Nafarroako Sare Teknologikoa (RETECNA) eta  Fundación Dédalo Fundazioa erakundeetako eta ezagutzaren zerbitzuen hornikuntzara dedikatzen diren hamar enpresa pribatutako kideak ziren.   

 

Atlantkis proiektuan Europako eremu atlantikoko bost herrialdeetako (Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Portugal eta Espainia) zortzi eskualdeetako gobernuek eta garapen-agentziek hartzen dute parte. Nafarroako Gobernua da proiektu horretako buru. Konferentzia South & Eastern Regional Assembly-k antolatu zuen, proiektuko beste bazkideetako batek, hain zuzen ere.

 

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa