(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomia %0,5 hazi da bigarren hiruhilekoan, Espainian, gainerakoan, %0,2 hazi den bitartean asteartea, 2011.eko abuztuak 16


Foru Erkidegoak hazkundea izan du bi urtez segidan


Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomiak Barne Produktu Gordinean %0,5eko hazkundea izan du 2011ko bigarren hiruhilekoan, zortzigarren hiruhilekoa segidan, eta aurreko hiruhilekoko tasa berdina. Espainian, bigarren hiruhilekoan izandako hazkundea %0,2koa izan da, aurreko aldikoa baino hamarren bat txikiagoa.

Urtetik urterako hazkundeari dagokionez, bigarren hiruhilekoko datuekin, Nafarroan %1,8an kokatzen da eta, Espainia osoan, % 0,7an.

Miranda Kontseilaria prentsaurrekoan.

Miranda lehendakariordeak 2011ko bigarren hiruhilekoko BPGd-aren aurrerapen bat aurkeztu du ( irudia handitu )

Nafarroako ekonomiak Barne Produktu Gordinean %0,5eko hazkundea izan du 2011ko bigarren hiruhilekoan, zortzigarren hiruhilekoa segidan, eta aurreko hiruhilekoko tasa berdina. Espainian, bigarren hiruhilekoan izandako hazkundea %0,2koa izan da, aurreko aldikoa baino hamarren bat txikiagoa.

Urtetik urterako hazkundeari dagokionez, bigarren hiruhilekoko datuekin, Nafarroan %1,8an kokatzen da eta, Espainia osoan, % 0,7an.

Alvaro Miranda Simavilla jaunak, bigarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontseilaria, 2011ko bigarren hiruhilekoari buruzko Nafarroako Hiruhileko Kontabilitatearen aurrerapen bat aurkeztu du gaur goizean.

Miranda jaunak azpimarratu duen bezala, epealdi horretako BPGd-ri buruzko datuek bi urtez jarraian balio positiboak izan direla adierazten dute. Guztira, krisia hasi zenetik, Nafarroa zortzi hiruhilekotan hazi da eta hiru hiruhilekotan jaitsi da.

BPGd-aren balioak 2008., 2009., 2010. urteetan eta 2011ko bigarren hiruhilekoan izandako bilakaerari arreta eskaintzen badiogu, Nafarroak batez besteko nazionalarekiko portaera desberdina adierazten du. 2007ko laugarren hiruhilekoan puntu berdinetik abiatuz (100 balioa), Nafarroako BPGd-aren balioa, egun, %101,2an kokatzen da eta, Espainiakoa, 96,6an. 2010eko azken hiruhilekoan, Foru Erkidegoak 2007an zuen aberastasuna berreskuratu zuen, oparoaldiko azken urtea, epealdi horretan BPGd %100,3an kokatuz. Ezagutzen diren azken datuekin, balio hori 101,2 arte gehitu da. "Horrek –lehendakariordearen hitzetan– adierazten du Nafarroa Espainiarekin alderatuz azkarrago ari dela suspertzen, zeinak, egun, Nafarroakoarekiko 4,6 puntuko aldea duen".

Eskaintzaren eta eskariaren azterketa

Adierazle makroekonomiko desberdinen azterketa banakatuari dagokionez, eskaintzaren ikuspuntutik, industria-ekoizpenaren indizeak 2011ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoarekiko %1,9ko gehikuntza izan du, zerbitzuen sektorearen hazkundea %7koa izan den bitartean.

Bestalde, eraikuntza datu positiboak ematen hasia da, aurreko hiruhilekoarekiko %1,6 etxebizitza gehiago egiten hasi baitira. Horrela, 2010. urte osoan 2.870 etxebizitza egiten hasi baziren, 2011ko lehenengo bi hiruhilekoetan 2.502 hasi dira egiten. Lizitazio ofizialari dagokionez, apirilean eta maiatzean, urteko lehenengo hiruhilekoan baino %147,2 gehiago lizitatu da.

Eskariari dagokionez, Miranda jaunak adierazi duen gisan, kanpoko sektoreak portaera ona izaten jarraitzen du. Horrela, Nafarroako salgaien kanpo-merkataritzaren saldoa 2011ko maiatzera bitartean 1.124 milioi eurora igo da, 2010eko epealdi berean baino %2,6 gehiago.

Txikizkako merkataritzak gehikuntza arina izan du (%0,3) urteko bigarren hiruhilekoan lehenengo hiruhilekoarekiko. Ibilgailuen matrikulazioak ere %4,4 hazi dira 2011ko bigarren hiruhilekoan lehenengoarekiko. Bestetik, inbertsio-ondasunek %6,5eko gehikuntza izan dute 2011ko bigarren hiruhilekoan lehenengo hiruhilekoarekiko; dena dela, Nafarroan inbertsioak oztopatuta egoten jarraitzen du eraikuntzan egindako inbertsioen ahultasunaren ondorioz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2011ko bigarren hiruhileko BPGd-ren aurrerapena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa