(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Sphera” garapenerako lankidetzako aldizkariaren hamargarren alean Vianako Printzearen Solidaritate Saria jorratu da ostirala, 2011.eko abuztuak 12


Nafarroako Gobernuak sustatutako argitalpen digitalean, Milurteko Garapen Helburuen (2000. urtean sinatutakoak) inguruko balantzea ere egiten da


Nafarroako Gobernuak Sphera aldizkariaren hamargarren alea argitaratu du, eta bertan Solidaritaterako Nafarroako Nazioarteko Sariaren lehen hamar edizioak jorratu dira; sari hori Foru Exekutiboak ematen du Euskadiko Kutxaren laguntzarekin, eta iaz Vianako Printzearen Solidaritate Saria izena ezarri zitzaion.

Hamar ediziotan saritutakoak aipatzen dira: Muhhamad Yunnus, mikrokredituen sortzailea (2002); Karitateko Ahizpa Misiolarien Kongregazioa, Kalkutako Ama Teresak sortua (2003); Errefuxiatuentzako Jesuita Zerbitzua (2004); Uganda Network of Aids Service Organisations, Ugandan GIB/HIESaren aurka egindako lanarengatik (2005); Fe y Alegría, Latinoamerikan kalitateko hezkuntza izatearen aldeko mugimendua (2006); San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria, gaixoak artatzera zuzendua 50 herrialde baino gehiagotan (2007); Mama Samateh eta Wassu Gambia, emakumeen mutilazio genitalaren aurkako borrokarengatik (2008); Vicariato Apostólico de Aguarico-Ekuadorreko Misio Kaputxinoa, jatorrizko herrien eskubideen alde egindako lanarengatik (2009); Creative Handicrafts, Indiako Mumbai hirian emakumeen duintasuna eta independentzia sustatzeagatik (2010); eta Manuel Elkin Patarroyo, infekzio-gaixotasunak errotik kentzeko lan egiten duen zientzilaria (2011).

Gainera, aldizkarian, azken sarituari, Manuel Elkin Patarroyori, egindako elkarrizketa ageri da. Malariaren aurkako borrokan aitzindaria da, eta %30 inguruko eraginkortasuna duen inokulantea aurkitu du. Horren patentea Osasunaren Mundu Erakundeari eman zion Gizateriaren onurarako.

Milurteko Helburuen balantzea

Bestalde, Sphera aldizkariaren hamargarren edizioan Milurteko Garapen Helburuei buruzko erreportajea egin da. Helburu horiek 2000. urtean adostu zituzten 189 Estatu eta Gobernu buruk, planetako muturreko pobrezia errotik kentzeko asmoarekin. Testua Xavier Longanek sinatu du, Nazio Batuen Milurtekoaren Espainiako Kanpainako jarduneko koordinatzaileak eta Vianako Printzearen 2011ko Solidaritate Sariaren epaimahaiko kideak. Erreportajean, lortutako lorpen batzuk errepasatzen dira —paludismo bidezko heriotzak %20 murriztea mundu mailan—, eta helburuak lortzeko betetzeke dauden erronka batzuk aipatzen dira, tartean, 800 milioi gizaki baino gehiago oraindik ere txaboletan bizitzen izatea.

Halaber, aldizkarian, Proclade Yanapay-k Limako El Agustino barrutian Udal Enpresa Garapeneko Zentroa jartzeko garatutako proiektuari buruzko informazioa eskaintzen da; baita ere, Nafarroako Eskola Solidarioen Sarearen gakoen inguruko informazioa, Foru Erkidegoko hamabost ikastetxek parte hartzen duten sentsibilizazio-programarena. Horrez gain, beste bi erreportaje sartu dira: bata, Intermon Oxfam-ek Ekuadorren ura modu eraginkorrean kudeatzeko sustatutako proiektuari buruzkoa; eta, bestea, "Ve, participa y cuéntanos" programaren 2011ko edizioko parte-hartzaileen ingurukoa.

Sphera Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuak lau hilabetetik behin argitaratzen duen aldizkaria da; bertan, garapenerako nazioarteko lankidetzaren inguruko gaiak lantzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa