(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteartean hasiko da ingurumen biodibertsitateari buruzko udako ikastaroa ostirala, 2011.eko abuztuak 12


Nafarroako Unibertsitateak antolatuko du, eta Iruñeko Kondestablearen jauregian egingo da


Datorren asteartean, abuztuaren 16an, hasiko da Nafarroako Unibertsitateak antolatutako "Biodibertsitatea: animaliek gizakiarentzat duten garrantzia" izenburua duen udako ikastaroa. Ikastaro horren helburua da animalien eta gizakiaren arteko harremana aztertzea eta ingurunea ezagutzera ematea faunaren bidez.

Monografikoa Biologian eta Ingurumenean doktorea den Enrique Baquerok emango du, eta abuztuaren 16tik 18ra bitartean egingo da Iruñeko Kondestablearen Jauregian, Nafarroako Unibertsitateen udako ikastaroen hamaikagarren edizioaren esparruan. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak laguntza eman dute ikastaro horietarako.

Ikastaroan hiru orduko hiru saio eskainiko dira. Lehena, "Biodibertsitatea, lurra eta itsasoa" izenekoa, hilaren 16an izango da, 10:00etatik aurrera, itsasoko eta lurreko animalia bereizgarrienen ingurukoa. Arreta berezia eskainiko zaio dibertsitatearen, biomasaren edo gizakiarekiko harremanaren arabera duten garrantziari.

Bestalde, bigarren jardunaldian, "Animaliak, gaixotasunak eta izurriak" izenekoan, ondorengoak jorratuko dira: gizakiarengan parasitosiak sortzen dituzten animaliak, animalia eta gizakiaren arteko harreman berriak eta nekazaritzan izurriak biologikoki kontrolatzeko erabiltzen diren animaliak.

Azkenik, abuztuaren 18an, "Biodibertsitatearen onurak" izeneko saioa izango da, eta, besteak beste, honako hauek bezalako alderdiak landuko dira: arrantza eta akuikultura, abeltzaintza, zinegetika eta falkoneria, kirol-arrantza, ekoturismoa, parke tematikoak, merkataritza eta hiriko fauna.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa