(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bide-sarean abiadura kontrolatzeko prebentzio-kanpaina egingo da, abuztuaren 15eko zubia dela-eta osteguna, 2011.eko abuztuak 11


Foruzaingoak ere trafikoko lau zerbitzu berezi burutuko ditu datozen egunetan, kirol-probak eta gertaerak medio


Foruzaingoa

Foruzaingoak alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontrolak egingo dizkie abiadura-muga gainditzen duten gidariei. ( irudia handitu )

Foruzaingoko Bide Segurtasuneko Dibisioak bere ohiko zerbitzua areagotuko du Nafarroako errepideetan, "Ama Birjina Abuztukoaren" jai-zubia, abuztuaren 15a, eta oporretako hamabostaldiaren aldaketa direla-eta. Egun horietan, trafikoa eta ibilgailuen joan-etorriak nabarmen gehituko dira, eta horretan eragina izango du, baita ere, Foru Erkidegoko herri askotan zaindariaren jaiegunak hasteak.

Irteera-operazioa, ostiral (abuztuak 12) arratsaldean hasiko da larunbata arratsaldera bitarte. Denboraldi horretan joan-etorri gehienak izatea aurreikusten da; itzulerarik handiena, berriz, abuztuaren 15ean, astelehen arratsaldean, izango da, jai-eguna baita. Era horretan, arratsalde horretarako ere abiadura kontrolatzeko zerbitzua aurreikusi da.

Foru Erkidegoko bideetan ezbehar-tasa murrizte aldera, aldirika poliziaren presentzia gehituko da, eta abiadura eta alkoholaren kontsumoa kontrolatzeko prebentzio-kanpaina egingo da. Horretan arituko dira Iruñeko eta Tuterako komisarietako Bide Segurtasuneko operazio-taldeak. Baimendutakoa baino abiadura handiagoa antzematen zaien gidari guztiei alkohola eta substantzia psikotropikoak detektatzeko proba egingo zaie.

Foruzaingoak abiadura kontrolatzeko kontrol mugikorrak ezarriko ditu Foru Erkidegoko komunikazio-bide nagusietako puntu zehatzetan; esate baterako, Nafarroako Autopistan (AP-15), Euskal Herriko eta Aragoiko autopistan (AP-68) edo Done Jakue Bideko (A-12) edo Pirinioetako (A-21) autobietan.

Foruzaingoak gidariei gogorarazi nahi die kontu handiz ibiltzeko eta bolantean arretaz jokatzeko, bai opor-garaiko joan-etorrietan, bai joan-etorri laburragoetan, inguruko herrien artean edo hirigunean egiten direnetan.

Trafikoko lau zerbitzu berezi abuztuaren 15eko zubian

Foruzaingoak trafikoko lau zerbitzu berezi burutuko ditu datozen lau egunetan. Bihar, ostirala, Sunbillako Udalaren XVI. Trofeoa txirrindulari-karrera izango da; hots, 67 kilometroko proba, eta, 10:00etatik aurrera, errepide hauetako trafikoa partzialki harrapatuko da: Iruña-Behobia (N-121-A); Iruña-Frantzia Baztan aldetik (N-121-B); Belateko portua (NA-1210); eta Oronozko ibilaldia (NA-8303).

Larunbatean, hilaren 13an, beste txirrindulari-proba bat egingo da Legarian; hau da, ALSA IV. Trofeoa, eta, 18:00etatik aurrera, ondorengo errepideetatik pasako da bigarren mailako sarean: Lizarra-Gasteiz (NA-132-A); Olexua-Arroitz (NA-7400); Murieta-Oko (NA-7451); Allo-Antzin (NA-6340) eta Galar-Viana (NA-1110). 55 kilometroko proba izango da.

Astelehenean, abuztuaren 15ean, Foruzaingoak Auritzerako sarrerak kontrolatuko ditu goizeko 8:30etik aurrera, eskulangintza-azoka egingo baita. Iruña Luzaiderekin lotzen duen errepidea (N-135) hartuko da. Azkenik, egun berean, Ultzama Ibarrako Mendiko XIV. Triatloia jokatuko da, eta, 11:00etatik aurrera, Lizaso-Orkin (NA-4230) eta Larraintzar-Iraizotz (NA-4161) errepideak hartuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako errepideen egoera
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren informazioa 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa