(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bi “Nafarroa berme” eman dira proiektu turistikoetarako; guztira, 247.828 euro astelehena, 2011.eko abuztuak 1


Muesen landa-hotela egingo da, eta Lizason (Ultzama) zaldiak hezteko eta hazteko zentroa handituko da.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bi "Nafarroa Berme" ematea adostu du; oro har, 247.828,86 euro emango ditu, batetik, landa-hotela eraikitzeko Mues udalerrian eta, bestetik, heziera klasikoko zaldiak hezteko eta kirol-zaldiak hazteko zentroa handitzeko Lizason (Ultzaman).

"Nafarroa Bermea" 2008ko azaroaren 6an onartu zuen Foru Gobernuak krisiaren aurkako neurri gisa, enplegua sortzeko inbertsioei sostengua emate aldera eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzearren, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta.

Zaldiak

Zenbait zaldi.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bi "Nafarroa Berme" ematea adostu du; oro har, 247.828,86 euro emango ditu, batetik, landa-hotela eraikitzeko Mues udalerrian eta, bestetik, heziera klasikoko zaldiak hezteko eta kirol-zaldiak hazteko zentroa handitzeko Lizason (Ultzaman).

Zehazki, 138.000 euro emango dira, hamar urtera bitarteko amortizazio-epearekin, Muesen bederatzi logelako (zortzi bikoitz eta suite bat) landa-hotela eraikitzeko proiektuan izandako aurrekontu-igoera finantzatzeko; igoera 230.000 eurokoa izan da. 2009ko abenduan, 437.636 euroko bermea eman zitzaion proiektu horri, eta proiektuan 729.394 euroko inbertsioa aurreikusi zen.

Era berean, beste 109.828,86 euro emango zaizkio, hamar urtera bitarteko amortizazio-epearekin, Arse Planeamiento SL enpresari, Lizason (Ultzama) heziera klasikoko zaldiak hezteko eta kirol-zaldiak hazteko zentroa handitzeko. Lan horren inbertsioa 183.048,10 eurokoa da. Konpainia horri 354.000 euro eman zitzaizkion 2009ko abenduan ekimen horretarako, eta 729.394 euroko aurrekontua zuen. Beraz, bigarren Nafarroa Bermea jasoko du konpainiak.

Hogeita hiru Nafarroa Berme 

 

Hauek dira legegintzaldi honetan emandako lehen bi Nafarroa berme eta 2008ko azaroan krisiaren aurkako neurria onartu zenetik emandako hogeita bigarrena eta hogeita hirugarrena. Nafarroako Gobernuak, guztira, 11,1 milioi euro ematea onartu du 29,5 milioi euroko inbertsioa osatzen duten proiektuentzat. 

"Nafarroa Bermea" 2008ko azaroaren 6an onartu zuen Foru Gobernuak krisiaren aurkako neurri gisa, enplegua sortzeko inbertsioei sostengua emate aldera eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzearren, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta.

Legean industriaren arloko inbertsioetarako, nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko, eta enpresa txiki eta ertainetako azpiegitura turistikoak sortu eta modernizatzeko ezarritako laguntzak lor ditzaketen esku-hartzeetarako bermeak eskatu ahal izango dira.

Bermeak 60.000 eta 600.000 euro artekoak izango dira, eta ezingo da gainditu inbertsio-proiektu bakoitzerako aurreikusitako inbertsioaren %60. Horren arabera, laguntzak lortzeko, gutxienez, 100.000 euroko inbertsioa egin beharko da.

Nafarroako Gobernuak, Sociedad Navarra de Garantía Recíproca (Sonagar) elkartearen bidez, 30 milioi euro ematen ditu ekintza honetarako, eta bermeen epea, gehienez, 10 urtekoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Relación de Avales Navarra concedidos
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa