(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Trafiko-istripuetan hildako pertsona kopuruak behera egin du urteko lehen zazpi hiletan, 22tik 14ra astelehena, 2011.eko abuztuak 1


Uztailean bost lagun hil dira Nafarroako errepideetan


Transcripción textual del video

Jimenek kontseilariak hau adierazi du: "Nafarroako Gobernuan gogor lan egingo dugu trafiko-istripu kopurua ahalik eta gehien txikiagotzen, hildako ugari dagoelako". "Leku beltzak murrizteko, normalean istripuak gertatzen diren eremuak prebentzioz seinaleztatzeko, trafikoa hobeto antolatzeko lan egingo dugu". Halaber, gogoratu du gidariok kontuan hartu behar dugula errepideak duen arriskua. Horregatik, "jarrera aldatzea" eskatu du gidatzean.

Bestalde, hildako kopuruari dagokionez, hauxe adierazi du: "errepidean pertsonak hiltzen badira ezin dezakegu esan onak direla, hala ere, azken urteetan nabarmen murriztu direla esan dezakegu".

Urtearen lehen zazpi hiletan hamalau lagun hil dira Barne saileko Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen arabera. Iaz baino zortzi hildako gutxiago izan dira ( % 36,3 gutxiago), 22 lagun hil zirelako trafiko-istripuetan. Zehazki, hamar lagun hil dira Nafarroako Gobernuaren errepide-sarean eta lau hiri-sarean eta beste bide batzuetan.

Uztailean bost lagun hil dira Nafarroako hiri eta hiri arteko bideetan. Haietatik, hiru, autoek harrapatutako oinezkoak izan dira. Hildakoak izan ziren lehen istripua uztailaren 1ean gertatu zen, Iruñean. Horren ondorioz, 60 urteko Murietako emakume bat hil egin zen. Uztailaren 5ean eta 7an beste bi oinezko hil ziren autoek harrapatuta Iruñeko Eskualdean. Haietatik, batek, 87 urte zituen eta oinezkoen pasabide batean harrapatu zuen auto batek; besteak, 30 urte zituen eta N-121 errepidean harrapatu zuen auto batek.

Halaber, bi gidari hil dira. Lehena, 77 urteko gizonezkoa, uztailaren 12an Bearinen parean (Deierri), lur orotako ibilgailu batek eta turismo batek talka eginda. Bigarrena, 64 urteko Belgikako gizonezkoa, gidatzen zuen turismoaren kontrola galduta Ultzama ibaira erori zelako hilaren 30ean Iruñea-Behobia errepidean (N-121-A), Sorauren inguruan.

Datu hauen berri eman ditu gaur lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilari Roberto Jiménezek. Hau adierazi du: "Nafarroako Gobernuan gogor lan egingo dugu trafiko-istripu kopurua ahalik eta gehien txikiagotzen, hildako ugari dagoelako". "Leku beltzak murrizteko, normalean istripuak gertatzen diren eremuak prebentzioz seinaleztatzeko, trafikoa hobeto antolatzeko lan egingo dugu". Halaber, gogoratu du gidariok kontuan hartu behar dugula errepideak duen arriskua. Horregatik, "jarrera aldatzea" eskatu du gidatzean.

Bestalde, hildako kopuruari dagokionez, hauxe adierazi du: "errepidean pertsonak hiltzen badira ezin dezakegu esan onak direla, hala ere, azken urteetan nabarmen murriztu direla esan dezakegu".

44 gidari salatu dituzte gehiegizko abiaduragatik

Oporren irteera eta itzulera operazioa dela-eta, ostiral arratsaldetik (uztailak 29) igandera bitartean (uztailak 31) Foruzaingoak kontrol eta zaintza zerbitzu berezia egin du ohiko lekuetako irteera eta sarrera bideetan, eta gutxi gorabehera 10.400 ibilgailu kontrolatu ditu hiru abiadura-kontroletan. Horrela, 44 gidari salatu dituzte gehiegizko abiaduragatik; 37ri salaketa jakinarazi zaie eta alkoholemia probak egin zaizkie. Batek ere ez du positibo eman.

Jarduera horretan Iruñeko eta Tuterako komisarietako Trafiko eta Bide Segurtasuneko 108 patruilak parte hartu dute, hainbat lan-txandatan (goizez, arratsaldez eta gauez).

Poliziaren jarduera honen xedea trafiko-istripua murriztea eta ibilgailuak errazago igarotzea izan da, udako oporrak direla-eta auto gehiago ibiltzen baitira egunotan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Cuadro con los accidentes mortales
Cuadro con las víctimas mortales
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa