(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Iruñeko eskualdeko lehen hiri-autobus elektrikoan egin du bidaia astelehena, 2011.eko abuztuak 1


Ibilgailua zenbait proba-fasetan erabiliko da, Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzu erregularrean sartu aurretik   


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcina Angulok Iruñeko Eskualdean zerbitzua emango duen lehen autobus elektrikoa aurkezteko ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Bere kategoriako (11,8 metroko luzera eta 61 bidaiarientzako lekua) lehen ibilgailua da, eta Nafarroako Gobernuak eta Txinako Foton Motor multinazionalak egindako lankidetza-akordioaren ondorioa da. Europan probatuko dute eta Foru Gobernuak finantzatuko du, Nafarroan Ibilgailu Elektrikoa bultzatzeko laguntzen deialdiaren bidez.

Agintariak autobus elektrikoaren ondoan

Agintariak autobus elektrikoaren ondoan ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Yolanda Barcina Angulok Iruñeko Eskualdean zerbitzua emango duen lehen autobus elektrikoa aurkezteko ekitaldian parte hartu du gaur goizean. Bere kategoriako (11,8 metroko luzera eta 61 bidaiarientzako lekua) lehen ibilgailua da, eta Nafarroako Gobernuak eta Txinako Foton Motor multinazionalak egindako lankidetza-akordioaren ondorioa da. Europan probatuko dute eta Foru Gobernuak finantzatuko du, Nafarroan Ibilgailu Elektrikoa bultzatzeko laguntzen deialdiaren bidez.

Ekitaldian ere izan dira, besteak beste, Iruñeko jarduneko alkatea, Ana Elizalde Urmeneta eta Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateko presidente Javier Torrens Alzu. Nafarroako Gobernuaren aldetik, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu, eta Sustapen eta Etxebizitza kontseilaria, Anai Astiz Medrano izan dira.

Horrez gain, aurkezpen-ekitaldian, beste hauek ere parte hartu dute: Enpresa eta Berrikuntza zuzendari nagusiak, Jorge San Miguel Indurainek; Garraioetako zuzendari nagusiak, Berta Miranda Ordobás; Moventis enpresako zuzendari nagusiak, Juan Giménez Marinék; Unitec Europa enpresako kontseilari delegatuak, Juan Antonio Cabrerok; Mao Chingek, Fotoen enpresako zuzendari nagusiak eta Centro de Innovación Tecnológica de Automoción de Navarra (CITEAN) zentroko zuzendari nagusiak, Luis Álvarez de Eulatek.


Hiru-autobus elektrikoa Baluarteko plazan

Hiru-autobus elektrikoa Baluarteko plazan ( irudia handitu )

Ekitaldia Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioan izan da. Han, agintariek autobusa ikusteaz gain haren ezaugarrien berri ere izan dute. Jarraian 10 minutu ibilbidea egin dute hiritik. Autobusa Foton Motor multinazionalak Beijingen (Pekin) duen instalazioa n fabrikatu dute. Ibilgailua martxoaren 11n atera zen Txinatik eta maiatzean heldu zen Nafarroara.

Unitec Europa enpresak erosi du autobusa eta CITEAN zentroak proiektua koordinatuko du, ibilgailuaren funtzionamendua ikusteko. Bestalde, monitorizazioaz arduratuko da, portaera erregistratuta geratzeko, gero aztertzeko eta ohiko autobus batekin alderatzeko.

Gutxi gorabehera bost hiletan egingo ditu probak, Eskualdeko Hiri Garraioaren (EHG) enpresa esleipendunaren eta CITEAN zentroaren laguntzaz. Xede horretarako EHGko zenbait gidari eta langile tekniko eta tailerreko langile ibilgailua erabiltzeko berariazko prestakuntza jasotzen ari dira. Bestalde, EHGren garajeetan bateriak kargatzeko eremua ere instalatu dute dagoeneko Ezkaban.

Lehen fasean lineatik kanpo eta bidaiaririk gabe egingo dira probak. Horrela, zenbait ibilbide erabiliko dira, ibilgailuak zer kontsumo duen (berriz kargatzeko beharra), zenbait kilometro egin ditzakeen eta bestelakoak ikusteko. Proba horien emaitzaren arabera autobusa zerbitzua indartzeko erabiltzea aztertuko dute; betiere haren autonomia eta eraginkortasuna kontuan hartuz.

Azkenik, autobus elektrikoa EHGren zenbait linearen zerbitzuan erabiliko da, beste edozein autobus izango balitz bezala, benetako zerbitzuaren edozein egoeraren aurrean nola erantzuten dute ikusteko: ibilbide luzeak nolabait, maldekin, geldialdi gehiago edo gutxiagorekin eta erabiltzaile kopuru desberdina.

Autobus elektrikoaren ezaugarri teknikoak

Hiri-autobus baxua da. Malda automatikoa du gurpil-aulkiak sartzeko, eta beharrezko elementuak jartzen ari dira gainerako autobusen baldintza beraz eman dezan zerbitzua (txartelak emateko makina, panelak, errotuluak eta abar). Ibilgailua 11,8 metro luze da eta 61 pertsona garraiatu ahal izango ditu. Haietatik, 27 eserita joan daitezke eta 34 zutik.

Autobusak motor elektrikoa erabiltzen du ibiltzeko, eta gutxieneko potentzia nominala 115 kilowattekoa da (156 zaldi-potentzia); gehienekoa 150 kilowattekoa da (204 cv), eta 2.000 eta 4.500 bira artean ematen ditu minutuko. Gehieneko abiadura 80 km/h.

Motorra elikatzeko litio manganatozko hamar bateria erabiltzen dira. Haietatik, zazpi, 30,4 volt eta 360 amperekoa da, eta gutxi gorabehera hiru ordu behar dira birkargatzeko. Autonomia 120 kilometrokoa da.

Argazki-oina, taldearen argazkiarena:

Ezkerretik eskuinera: Luis Álvarez, CITEAN zentroko zuzendari nagusia, Antonio Fernández Tafalla, TCCko zuzendari teknikoa, Juan Giménez, Moventiseko zuzendari nagusia, Juan Antonio Cabrero, Unitec Europa enpresako kontseilari delegatua, Lourdes Goicoechea, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilaria, Javier Torrens, Mankomunitateko Lehendakaria, Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Anai Astiz, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko kontseilaria, Ana Elizalde, jarduneko alkatea, Berta Miranda, Garraioetako zuzendari nagusia, Ramón Palau, TCCko gerentea, Ignacio Polo, Iruñeko Udaleko Hiritarren Segurtasunerako kontseilari delegatua, Jorge San Miguel, Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusia, José María Martí, Moventiako kontseilaria eta, eskuinaldean, Mao Ching, Foton multinazionaleko zuzendari nagusia.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa