(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 90.000 euro emango ditu berehala Somaliako gosetearen aurka astelehena, 2011.eko abuztuak 1


Unicefi, NBEren erakundeari, diru-laguntza moduan emango dizkio; Unicefen, 210 laguneko lantaldea ari da lanean eragiketa horretan


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 90.000 euro emango ditu berehala Somalian gosetearen aurka borrokatzeko. Hain zuzen ere, 90.000 euroko diru-laguntza emango dio Unicefek Nafarroan duen Batzordeari, ahal den neurrian, NBEren erakunde horren helburua artatze aldera datorren hiru hilabetetan Somalian; hau da, elikadura desegokiko 554.00 haurrek eta malnutrizio akutuko 34.000 emakume haurdun edo bularreko haurrek bizirik irautea.

Nafarroako Gobernuak 90.000 euro emango ditu berehala Somalian gosetearen aurka borrokatzeko. Hain zuzen ere, 90.000 euroko diru-laguntza emango dio Unicefek Nafarroan duen Batzordeari, ahal den neurrian, NBEren erakunde horren helburua artatze aldera datorren hiru hilabetetan Somalian; hau da, elikadura desegokiko 554.00 haurrek eta malnutrizio akutuko 34.000 emakume haurdun edo bularreko haurrek bizirik irautea.

Unicefek Somalian duen proiektuan, besteak beste, helburu hauek lortu nahi dira: amei aholkularitza eskaintzea edoskitze naturala sustatzeko eta elikadura orekatua eskainiz laguntza ematea; elikadurazko osagarriak banatzea, erabiltzeko prest dauden elikagai terapeutikoak banatzea eta edateko ura banatzea. Programaren aurrekontu osoa 1.420.000 eurokoa da, eta hori finantzatzeko nazioarteko laguntza eskatu du Unicefek. Nafarroako Gobernuak, aipatu moduan, 90.000 euroko laguntza emango du.

Diru-laguntza hori emateko, batez ere aintzat hartu da Unicef nazioarteko erakundea izatea eta 210 langile aritzea Somalian, lan horretan. Gainera, Unicefen Nafarroako Batzordea nazioarteko erakunde horri zuzendutako ekarpen publiko deszentralizatuak edo pribatuak bideratzen dituen erakunde bakarra da Foru Erkidegoan. Egoera horrek, beraz, larrialdiko giza laguntzaren lan ona bermatzen du.

Laguntza Garapenerako Lankidetzaren inguruko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeari jarraiki emango da; Lege horren arabera, Lankidetza horren helburuetariko bat da garapen bideko herrialdeetako larrialdiko egoerak artatzen esku hartzea, laguntza humanitarioaren bidez. Laguntza humanitarioaren helburu nagusia da herri ahulen bizitza zaintzea, kontuan izanik izaki guztiek hautatzeko gaitasuna ematen dioten duintasuna eta eskubide batzuk dituztela.

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa