(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011ko Nafarroako Bekak 30 gazte nafarri eman zaizkie master ikastaroak atzerriko unibertsitateetan egin ditzaten osteguna, 2011.eko ekainak 30


Guztira, milioi bat eurotik gora banatuko da zientzia eta teknologiak, enpresa-zientziak, gizarte-zientziak, biomedikuntza eta giza zientzietarako.


Guztira, 30 gazte nafarrek beren ikasketak atzerrian egindako master batekin osatu ahal izango dute, Nafarroako Nazioarteko Planaren barruko Nafarroako Bekak programaren onuradunak suertatu ondoren. Hirugarren edizio honetan 1.096.476 euroko inbertsioa egin da. Atzo, asteazkena, finantzaketa osoa jasoko duten 30 onuradunen izenak erabaki zituzten batzordea bildu zen, Harvard, London School of Economics edo Londresko Imperial College nazioarteko unibertsitate sonatuetan ikasketak egiteko.

Onuradunak dira: Ana Isabel Aldave Orzaiz, Paula Aldaz Donamaria, Mª Rosa Andres Alonso, Jon Arbizu Artola, Ignacio Baleztena Navarrete, Iñigo Barrio Hernandez, Katixa Cariñena Leon, Isidoro Cobo Rodríguez, Oihane Erice Azparren, Javier Etayo Ochoa-Lacar, Pedro Eza Núñez, Jesus Mª Garate Esain, Ibai Goicoechea Oroz, Ulaize Hernandez Troyas, Maite Itoiz Lopez, David Jauquicoa Narvaiz, Naiara Larrañaga Gomez, Julian Marco Jimenez, Diego Marcos Gonzalez, Laura Monreal Beortegui, Alvaro Morcillo Espina, Eva Pérez Doval, Alejandra Isabel Piñera Camacho, Amaia Puras Ustarroz, Fernando Remiro Elia, Ekiñe Ruiz Escribano, Cesar Vallejo Lopez, Sara Noemi Vicente Arana eta Javier Ignacio Zaratiegui Fernandez.

Bekak esleitu dira deialdiak finkatutako irizpideei jarraiki; hau da, hautagaien espedienteak % 60ko garrantzia izan du puntuazioan, programaren kalitateak % 25ekoa eta Nafarroarako masterraren interesak % 15ekoa. Deialdiak ezartzen zuen Nafarroako Gobernua masterraren matrikula guztiaz arduratuko zela, bai eta bi lau hilean behingo bidaia batena ere. Gainera, onuradunek hilean 1.500 euro jasoko dute beren mantenu-gastuetarako.

Oraingoan, 67 pertsonak beren hautagaitza aurkeztu dute Nafarroako Beka baten onuradun izateko. Beka horietako bat lortzeko, aurretiaz beharrezkoa zen atzerriko unibertsitate ospetsu bateko master batean onartua izatea. Horregatik, hautagai batzuk ez dira baloratu masterrean beren onarpena ez aurkezteagatik edo atzerritarra ez den unibertsitate batean ikasteko laguntza bat eskatzeagatik. Azkenik, 53 hautagai baliozkoak izan dira, eta batzordeak haien artetik onuradunak hautatu ditu.

Onuradunak hautatu dituen batzordea honako hauek osatu dute: Lanbide Heziketa eta Unibertsitateetako zuzendari orokor Pedro Gonzalezek; Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuko zuzendari Carmen Mier-ek; Merkataritza eta Internazionalizazio Zerbitzuko zuzendari Carlos Lopezek; Nafarroako Unibertsitateko ordezkari Alvaro Balibreak; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari Javier Casalik; horiek guztiak Nazioarteko Garapeneko zuzendari orokor Juan Franco buru dutela.

Ekonomia- eta zientzia-ikasketetako ikasleak

30 onuradunak alor oso ezberdinetatik datoz; telekomunikazioak, biokimika, musika, zuzenbidea edo finantzak. Zehazki, haietako 6k izaera ekonomikoa duen karreraren bat egin dute, 6 biologia/biokimikan tituludunak dira, 4 arkitekturan, 4 komunikazioan, 3 ingeniari batean eta gainerakoak beste titulazio batzuetan. Jarraituko duten espezializazio-motari dagokionez, 9k zientziekin eta teknologiarekin lotutako master bat egingo dute, 8k gizarte-zientziekin, 6k finantza- edo kudeaketa-arloko MBA edo master bat egingo dute, 5ek biomedikuntzako master bat eta 2k arte eta giza zientziatakoa.

Gogora ekarri behar da, bekak esleitzeko oreka bat bilatu dela ezagutza-arlo ezberdinen artean, eta deialdian adierazitako kupoak errespetatu egin direla; kupo horien arabera, eskatzen zen: gutxienez 6 beka ematea zientzia eta teknologian, 6 enpresa-arloan, 6 gizarte-zientziatan, 4 biomedikuntzan eta 2 artean eta giza zientziatan.

Ingalaterrara eta AEBra

Helbideen araberako beken banaketari dagokionez, beka jasotako 30 ikasletatik 13k beren masterrak Erresuma Batuko unibertsitateetan egingo dute; 5ek AEBan; 4k Danimarkan; 2k Australia, Holanda eta Suitzan eta bat Irlandan eta Finlandian, hurrenez hurren. Hautatutako helbideen artean ondorengo unibertsitateak agertzen dira: Harvard (2 ikasle), Delft-eko Unibertsitatea (2 pertsona), London School of Economics edo Manchester-ko Unibertsitatea (2 pertsona).

Eskatzaile guztien artean ere masterrak Erresuma Batuan egiteko lehentasuna nagusitu da: 67 hautagaietatik, 26k Erresuma Batuan ikastea eskatzen zuten, 13k AEBetan eta 5ek Australian. Italia, Kanada, Txina edo Mexikon ikasteko eskaerak ere jaso dira.

Halaber, aipagarria da 67 hautagaietatik 34k –% 50 baino gehiago– plaza bat eskatu dutela deialdian proposatutako unibertsitateetako batean nazioarteko ranking-etako buruan izateagatik, hau da, aurreko deialdietako portzentajea baino handiagoa.

Esleipendunak 21 eta 37 urte arteko 17 gizonezko eta 13 emakumezko izan dira, eta batez besteko adina 26 urtekoa izan da. Haietako hamalau Nafarroako Unibertsitateko tituludunak dira; 8 Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunak, 5ek Espainiako beste unibertsitate batzuetan ikasi dute, beste batek atzerriko unibertsitate batean eta, azkenik, 2k musika-ikasketak egin dituzte.

Nafarroa-enpresa bekak

Bestalde, berriki lau Nafarroa-Enpresa Beka ere eman dira, 2008-2011 Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean daudenak, 108.000 euroko zenbatekoan (75.000 euro 2011. urterako eta 33.000 euro 2012.erako). Onuradunak honako hauek izan dira:

Arantza Aguirre Zubia: nutrizioan eta osasunean masterra Wageningen-go Unibertsitatean (Herbehereak) (19.925 euro); Xabier Monton Eneriz eta Manuel Motilva Casado: biek ikastaro-master bat egingo dute Göttingen-eko Unibertsitatean (Alemania) (19.180 euro); eta Sergio Garcia Gallegos-ek ikasketak Hult International Business School-en osatuko ditu, San Franciscon (AEB) (49.715 euro).

Beka horiek Nafarroako enpresetako langileentzat da, itzultzeko konpromisoa dutenak, atzerriko unibertsitateetan bi urte arteko Master bat egin dezaten. Nafarroako Gobernuak matrikula-gastuak ordaintzen ditu, eta enpresak, berriz, mantenua eta desplazamendua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa