(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Unibertsitateko 1512. eta 1812. urteen artean bizi izandako aldaketa juridiko eta politikoei buruzko jardunaldi batean parte hartuko du
asteazkena, 2011.eko maiatzak 25


Foru Gela saioan 2012ko Batzordeak sustaturiko ekitaldiak egingo dira


Foruen monumentua, Nafarroako Unibertsitateko jardunaldiaren irudia

Foruen monumentua, Nafarroako Unibertsitateko jardunaldiaren irudia ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, ostegun honetan, Nafarroako Unibertsitateko Foru Gelaren hausnarketa eta eztabaida jardunaldi batean parte hartuko du. Jardunaldian, 1512an Nafarroak Gaztelarekin bat egin zuenetik 1812an Cadizen Espainiako Konstituzioaren lehen aldarrikapena egin zen arte eman diren aldaketa juridiko eta politikoak aztertuko dira.

Saioa Zuzenbideko aditu eta ikasleentzat izango da eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak sustatu dituen ekitaldietako bat da, izan ere, 2012ko Batzorde Antolatzailea osatzen du eta datorren urtean Navas de Tolosako batailaren (1212) eta Nafarroak Gaztelako koroarekin bat egin zueneko (1512) urteurrena ospatzeko egingo diren jardueren programa prestatzen ari da.

Hemendik gutxira bi urteurren horiek beteko direnez, Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen ustez, egoki litzateke Foru Gelaren saio berria "zuzenbidearen historian oso garrantzitsuak izan ziren bi urte horiei" eskaintzea: 1512. urteari "Nafarroarentzat bestelako egoera juridikoa izateko abiapuntua izan zelako, hau, erresuma banandua izateko. 1515etik Gaztelako Koroa  osatu zuen baina XIX. mendera arte beraren zuzenbidea eta instituzioak izan zituen". 1812. urteari, orduan Espainiako lehen Konstituzioa aldarrikatu zelako; horren bidez, "Nafarroak erresuma izateari utzi zion XIX. mendearen hasierako urteetan" eta "Espainiako zuzenbidean aldaketa handiak eman ziren, esate baterako, jurisdikzio jaurerriak, tortura, edo inkisizioa indargabetu egin ziren". Jardunaldiaren sustatzaileek aldaketa horien guztien prozesua "funtsezkoa" dela uste dute "gaur egungo zuzenbidea ezagutzeko".

"Nafarroa, 1512-1812: etapa baten hasieran eta amaiera" (euskarazko izenburua) jardunaldia 9:30ean hasiko da irekiera saio baten bidez eta, han, Ildefonso Sebastián Nafarroako Gobernuko jarduneko Lehendakaritzako zuzendari nagusiak, Pablo Sánchez-Ostiz NUko Zuzenbide Fakultateko dekanoak eta Javier Nanclares Foru Gelaren koordinatzaileak hitz egingo dute.

Saio horretan mahai-ingurua ere egingo dute "Nafarroako konkistaren eta atxikipenaren gaineko gogoetak, diplomazialariak, legelariak eta krinikariak" (euskarazko izenburua) gaiaren inguruan eta Alfredo Floristán Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Historia Modernoko katedradunak, Rafael García Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbidearen Historiako irakasle titularrak eta Jesús María Usunáriz Historia Modernoko irakasle titularrak parte hartuko dute.

Programa beste mahai-inguru batek ere osatuko du, "1512ko Nafarroako konkistaren testuinguru historikoa eta ondorio instituzionalak, sozialak eta juridikoak" gaiaren ingurukoa, eta Luis Javier Fortún Nafarroako Parlamentuko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko buruak, Mercedes Galán NUko Zuzenbidearen Historiako irakasle titularrak eta Ana Zabalza NUko Historia Modernoko irakasle titularrak parte hartuko dute.

Jardunaldiaren amaierako hitzaldia José Antonio Escudero Historiako eta Jurisprudentzia eta Legeriako Erret Akademietako akademikoak emango du, "Cadizko Gorteak: Konstituzioa eta erreformak" euskarazko izenburupean, Espainiako konstituzionalismoaren hasierari buruz.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa