Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Botoen % 100 zenbatu da
Transcripción textual del video
Unión del Pueblo Navarro alderdiak (UPN) jaso ditu Nafarroako Parlamenturako boz gehien; % 34,5eko babesa izan du, beraz, 19 ordezkari lortu ditu. Atzetik honako hauek geratu dira: PSNk 9 parlamentari lortu ditu (bozen % 15,9), NaBai 2011k 8 (% 15,4), Bilduk 7 (% 13,2), PPk 4 (% 7,3) eta Izquierda-Ezkerra koalizioak 3 (% 5,7). Horixe jakinarazi du Javier Caballero lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak hedabideen aurrean egin duen agerraldian.
Bozen % 100 zenbatuta, Verdes/Nafarroako Berdeak, Unión Progreso y Democracia (UPyD), Solidaridad y Autogestión Internacionalista (SAIN), Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN), Iniciativa por Navarra (IXN), Representación Cannábica de Navarra-Nafarroako Ordezkaritza Kanabikoa (RCN-NOK) eta Derecha Navarra y Española (DNE) alderdiek ez dute ordezkaririk lortu. Emaitzak behin-behinekoak izango dira asteazkenera arte, orduan egingo baitute azken zenbaketa.
Caballero presidenteordeak Nafarroa osoa zoriondu du gaur "gizatasun eta demokraziaren eredu izateagatik", baita irabazleak eta Parlamentuan eserlekuak lortu dituztenak ere. Gobernuak, "gardentasunaren eredu" izate aldera, herritarrei eta hedabideei zenbaketaren datuen berri zuzenean eman diela adierazi du. Barkamena eskatu du sistemak aldizka izan dituen hutsegite eta akatsengatik, une batzuetan zenbaketako datuen berri izateko konexioa galdu baita.
Hauteskunde hauetako partaidetza ia % 70ekoa izan da, hau da, 2007ko hauteskundeetakoa baino bost puntu gutxiago izan ditu; orduan % 75,3koa izan zen.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen