Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Botoemaileen kopurua duela lau urtekoa baino 6 puntu txikiagoa izan da
Transcripción textual del video
Gaur Foru Erkidegoan egin dituzten Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeetako parte-hartzea % 60,2koa izan da 19:00etan, hau da, 262.168 herritarrek eman dute boza. Hala jakinarazi du Javier Caballero Lehendakaritza, Justizia eta barne kontseilariak hedabideen aurrean egin duen agerraldian.
Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeak
Gaur Foru Erkidegoan egin dituzten Nafarroako Parlamenturako eta kontzejuetarako hauteskundeetako parte-hartzea % 60,2koa izan da 19:00etan, hau da, 262.168 herritarrek eman dute boza. Hala jakinarazi du Javier Caballero Lehendakaritza, Justizia eta barne kontseilariak hedabideen aurrean egin duen agerraldian.
Gogoratu 2007ko hauteskundeetako partaidetza % 66koa izan zela ordu horretan. Partaidetzaren inguruko datuak hauteskundeen webgunean azaltzen dira dagoeneko. Webgune horren bitartez ere jarraitu ahal izango da zenbaketa hauteslekuak itxi ondoren, hau da, 20:00etatik aurrera.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duen bezala, Nafarroa osoan jarri diren 986 hauteskunde mahaietarako ateak normaltasunez ireki ahal izan dituzte, Foruzaingoak bildutako datuen arabera. Gazteluberriko hauteskunde mahaia izan da itxi duten lehenengoa, herriko 17 botoemaileek boza eman ondoren.
Gorabeherak
Hauteskundeen eguna normaltasun osoz igaro da Nafarroan eta ez da gorabehera handirik gertatu.
Gertaera txiki batzuk baino ez dira aipatzekoak. Foruzaingoak konpondutako gorabeheren artean, hauteslekuak irekitzean gertatu direnak dira nabarmentzekoak, esate baterako, Arruazuko udaletxeko fatxadan politikarekin loturiko pintada bat egin dute goizaldeko 1:35 aldera eta bozketa hasi denean ezabatu dute.
Horrez gain, 9:14 aldera, Bilduren pankarta bat kendu dute Puiuko hautesleku ingurutik, baita Tafallako Kultur Etxean eta Gizarte Etxean jarri dituzten Bilduren pegatinak ere. 9:21ean, alderdi politikoen inguruko pankartak jaitsi dituzte Tirapun, Eneritzen, Artikan, Zizur Nagusian, Arazurin eta Berriozarren.
Amaitzeko, 9:27ean Bilduren pegatina batzuk kendu dituzte Arazuriko hauteslekuaren sarrerako hormatik.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen