(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Mendekotasun Agentziak eta Euskadiko Kutxak mendeko pertsonentzako laguntzaren izapidetza erraztea adostu dute ostirala, 2011.eko maiatzak 20


Bi erakundeek sinatutako hitzarmenari esker, izapidetza-denbora laburtzeaz gain, eskatzaileek ez dituzte joan-etorriak egin beharko


NMA-Euskadiko Kutxa hitzarmena

Mendekoentzako laguntzak errazteko lankidetza-hitzarmena: Alfonso Uitzi Euskadiko Kutxatik eta Begoña Rodríguez Nafarroako Mendekotasun Agentziatik. ( irudia handitu )

Nafarroako Mendekotasun Agentziak (NMA) eta Euskadiko Kutxak sinatutako hitzarmenaren bidez, mendeko pertsonentzako laguntzak eskatzeko izapideak bizkortu eta eskatzaileei trabak kenduko zaizkie.

Hitzarmena sinatu dute Alfonso Uitzi Alonso Euskadiko Kutxako marketin zuzendariak eta Begoña Rodríguez Marcos NMAko zuzendari kudeatzaileak.

Hitzarmena bi erakundeek mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin duten lankidetzaren eta konpromisoaren emaitza da eta NMAk espedienteen izapidetza bizkortzeko hartutako neurrien barruan sartzen da.

Hitzarmenak funtsezko hiru helburu ditu laguntzak eskatzen dituzten pertsonek dokumentazioa gehitzeari lotuta. Dokumentazio hori nahitaezkoa da bitarteko horietarako sarbidean duten parte-hartze ekonomikoa zehazteko, hau da, kopagoa.

Lehenengo eta behin, sinatutako hitzarmena dela bide, eskatzaileak ez du banku-entitatera joan behar eskaera aurrez aurre egiteko, orain Nafarroako Mendekotasun Agentziak eta Euskadiko Kutxak zuzenean egingo dute eta. Bigarren, hitzarmenak izapidetza-epeak bizkortuko ditu, banku-entitatearekin prozedura informatiko baten bidez egingo dira eta. Eta, amaitzeko, prozedura berriari esker, eskatzaileek banku-entitateari ordaintzen zioten tasa aurreztuko dute, orain doan egingo da eta.

Hitzarmen hori Nafarroako Mendekotasun Agentziak espedienteen izapidetzan denbora eta dirua aurrezteko joan den azaroaren 5ean Caja Navarrarekin sinatutako hitzarmenari gehitzen zaio. Hitzarmen honekin, denbora eta dirua aurreztea erabiltzaile gehiagorengana zabalduko da. Nafarroako Agentziaren xedea lankidetza-esparru hau Nafarroako beste banku-entitate batzuetara hedatzea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa