Herritarren Arreta Telefonoa: 948 012012 012* Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean. Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es * Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Corpas kontseilaria eta Lizarrako alkatea Ruako San Pedro eliza barruko obrak ikustera joan dira
osteguna, 2011.eko maiatzak 19
Apirilean hasitako bigarren faseko lanen aurrekontua 1.960.907,50 euro da eta 11 hilabetean burutuko dituzte
Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria eta Begoña Ganuza Lizarrako alkatea Lizarran dagoen Ruako San Pedro eliza ikustera joan dira gaur eguerdian. Eliza monumentu historiko-artistikoa da eta 1931tik, historiaren aldetik, Done Jakue bideari lotuta egon da. Nafarroako Gobernuak Nafarroa 2012 Planeko jardueretan barne hartu du elizaren zaharberritzea, eta 5 milioi euroko zenbatekoa bideratu du horretarako. Apirilean hasitako bigarren faseko lanen aurrekontua 1.960.907,50 euro da eta 11 hilabetean burutuko dituzte.
Zaharberritze lanak eliza barruan egiten ari dira orain, bobeda eta paramentuen apainketak konpontzeko eta berritzeko, horrek zera esan nahi du: lehenengo fasean aurkitu zituzten muraletako pintura hondar jakinak garbitu eta finkatuko dira, beirateak garbitu eta konpondu, gas hartuneen instalazioak, zoru bero-emaile bidezko berokuntza, elektrizitatea eta argiak jarriko dira, iturgintza lanak egingo dira, saneamendu eta segurtasunerako lanak egingo da. Fase honetan, halaber, tailerreko zaharberritze lanak egingo dira, desmuntaturiko ondasun higigarriak (oholtza, tailuak eta mihiseak) eta tenpluaren barruan gorde direnak (koruko aulkiak, organoa, pulpituak, ahots-itzulkinak, San Andres kaperako burdin hesia, koruko balaustrada eta iparraldeko ateko burdin langa) berrituko dira. Gainera, nabe, presbiterio, kapera eta sakristian kareharrizko harlauzak eta koruan egurrezko oholtza jarriko dute, San Andres kaperako zoladura tratatuko dute, bankuak eta belaunaulkiak, aldarea, anboia eta presbiterioko egoitza jarriko dituzte. Goiko korura joateko egurrezko eskailera berriak egin eta klaustrora sartzeko eta kanpora ateratzeko harrizko eskailera ere berrituko dute.
Apirilean hasitako bigarren faseko lanen aurrekontua 1.960.907,50 euro da eta 11 hilabetean burutuko dituzte.
Zaharberritzeko lehen faseko prozedurak
2010eko urtarrilean eta otsailean egin zituzten lehen faseko lanetan barruko ondasun higigarriak (erretaulak, tailuak, mihiseak eta higigarriak) antolatu, desmuntatu, inbentarioan jaso, babestu eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoko biltegira eraman zituzten (39.886,93 euro). Biltegira eraman ondoren, gas geldoen bidez higigarrietako intsektuak hil zituzten, baita tenpluan geratu ziren ondasunetakoak ere.
Gero, barrualdeko indusketa arkeologikoa egin eta paramentu bertikalak eta bobedak garbitu eta aztertu zituzten, baita higigarrien elementu finkoak babestu eta zoru bero-emaile bidezko berokuntzarako eta ur- eta elektrizitate-hornidurarako kanalizazio nagusiak egin ere. Fase hori 2010eko apirilean hasi ziren egiten eta amaitu dute dagoeneko. Orotara 1.042.179,39 euroko kostua izan du.
Indusketa arkeologikoari esker egiaztatu zen XV. mendetik XVIII.era hobiratze ugari egiteko erabili zutela tenplua. Nafarroako mariskalen kripta aurkitzea garrantzi handikoa izan zen. Agirien arabera han hilobiratu zituzten, kapera nagusiko aurre absidean. Horrez gain, nabarmentzekoa izan zen historian zehar kapera bi mailatan egin zutela jakitea. Hori dela-eta, eraikina birgaitzeari esker, jatorrizko bi mailak berreskuratu dira mezetan erabiltzeko baldintzak hobetu eta burualde bereziaren itxura arkitektonikoa leheneratzeko, mailakatze eta guzti; hala, burualdearen eta erdiko nabea hobeto bateratzen dira. Mariskalen hilobien kriptarako sarreran aldarearen azpian geratuko den erregistro bat jarri da. Han, Nafarroako mariskalen kriptaren hilobi goresgarria jarriko da, indusketa arkeologikoaren obretan aurkitu eta birgaitu dena.
Indusketa amaitu ondoren, lurpean geratu ziren hondakin arkeologikoen gainean geruza geotextil bat jarri eta indusketa eremu guztia hartxintxarrez estali zuten. Jarraian, zulodun zolataren azpian berokuntza, elektrizitatea eta saneamendurako kanalizazioen hodiak jarri ziren. Zolata hormigoizko blokeen eta hormigoi armatuzko geruzaren gainean jarritako zeramikazko taulaz dago eginda eta nabeen eta San Andres kaperaren aurreko maldei eusten die zolata berria behar bezala berdintzeko behar diren doiketa txikiak eginez.
Paramentu bertikalen eta bobeden azterketa honela egin da: eskuz muraletako apaindurak kendu dira eta, hala, lagin zabalak lortu dira gorde diren barruko muraletako apainduren eta pinturen geruzak desestali eta dokumentatzeko. Hainbat garaitako bederatzi pintura-geruza aurkitu dira, XIII. mende hasieratik hasita (alboetako nabeetako burualdean dauden geruzak) orain dela gutxiko garaira arte (1963). Lan horiei esker historiaren segida eta tenpluko paramentuak eta bobedak apaintzeko erabilitako muraletako pintura motak zeintzuk izan ziren jakin daiteke.