Herritarren Arreta Telefonoa: 948 012012 012* Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean. Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es * Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen XXXVIII. edizioa aurkeztu dute
osteguna, 2011.eko maiatzak 19
Kultura Departamentuak aurreko urteko ikasketen asteko akten liburua ere ezagutzera eman du
Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen kartela
(
irudia handitu
)
Gaur goizean, Fray Diego Kultur Etxean aurkeztu dute Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen XXXVIII. edizioa. Datorren uztailaren 18tik 22ra izango da Egaren hiriburuan, "Espainiaren atarian. Nafarroako Erresuma Espainiako Erresuman sartzea" izenburupean.
Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak programa azaldu du, Begoña Ganuza hiriko alkatea eta Juan Carrasco Batzorde Zientifikoko kidea ondoan dituela. Cospasek, halaber, iazko ikasketen asteko akten liburua aurkeztu du.
Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako Astearen XXXVIII. edizioa herriko Foruen plazako San Juan zentroan egingo da eta Espainiako eta Italiako adituak izango dira bertan. Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 17 beka eskaini ditu; beka lortuz gero, izen ematea, ostatua eta bazkari eta afarietarako txartelak ez dira ordaindu beharko.
Ikasketen Astea 1963an egin zuten lehen aldiz, eta Lizarrako Done Jakue Bidearen Lagunen Elkarteak antolatu zuen. Gaur egun, Lizarrako Udalak laguntza ematen du; Ikasketen Astean zehar partaideentzat eta nahi duenarentzat kultura jarduerak antolatzen ditu.
Batzorde zientifikoa Batzorde zientifikoaren buru Ángel Martín Duque da, Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna. Presidenteordea Juan Carrasco Pérez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedraduna. Honako hauek batzordeko kideak dira: J. Ángel Sesma Muñoz Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna, Juan Ignacio Ruiz de la Peña Solar Oviedoko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna, Pascual Martínez Sopena Valladolideko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna, José Ramón Díaz de Durdana y Ortiz de Urbina Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna, Philippe Sénac Tolosako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna eta Jaume Aurell i Cardona Nafarroako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako irakasle titularra. Batzorde Zientifikoko idazkaria Eloísa Ramírez Vaquero da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erdi Aroko Historiako katedraduna.
Aktak
2010eko Erdi Aroko Ikasketen Asteko akten liburuan daude jasota 2010eko uztailaren 19tik 23ra "1212-1214: Europa mamitu zuen hirurtekoa" izenburupean egin zuten XXXVII. edizioko programa osatu zuten 14 hitzaldiak. Mintzaldi horietan Navas de Tolosako bataila eta orduko garaiaren inguruan jardun ziren gainetik.
700 aleko tirada inprimatu da eta Argitalpenen Funtsean eskuratu daiteke 15 euroren truke.
Liburuan honako irakasle hauen konferentziak jaso dira: Eloísa Ramírez Vaquero (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Francisco García Fitz (Extremadurako Unibertsitatea), Martín Alvira Cabrer (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), William Chester Jordan (University of Princeton), Monique Bourin (Université de Paris-Sorbonne), Pascual Martínez Sopena (Valladolideko Unibertsitatea), Agostino Paravicini Bagliani (Université de Lausanne), José Manuel Nieto Soria (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Nicholas Vincent (University of East Anglia), Laurent Macé (Université de Toulouse), Maria Ginatempo (Università degli Studi di Siena), María Joao Branco (Universidade Aberta de Lisboa), Luigi Provero (Università di Torino) eta Jacques Verger (Université de Paris-Sorbonne).