(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak lurralde-antolamendurako bost planak onetsi ditu astelehena, 2011.eko maiatzak 16


Planak definitzen 150 pertsona baino gehiago aritu dira, erakundeetako eta toki-entitateetako ordezkariak eta eragile ekonomiko eta sozialak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Lurralde Antolamendurako Planak (LAP) onetsi ditu, hain zuzen ere, Nafarroa udalez gaindiko esparruetan antolatzea xede duten tresnak. Bost dokumentu dira, eta mugaketa hauetan etorkizuneko garapenak arautzen dituzte: Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa, Inguru Zentrala, Erdialdea eta Ebroren Ardatza. Plan horien definizioa eginda, Foru Komunitatea eskualde aitzindaria da lurralde osorako antolamendua izateko orduan.

Nafarroako Lurralde Antolamendurako Planen mugaketak.

Nafarroako Lurralde Antolamendurako Planen mugaketak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Lurralde Antolamendurako Planak (LAP) onetsi ditu, hain zuzen ere, Nafarroa udalez gaindiko esparruetan antolatzea xede duten tresnak. Bost dokumentu dira, eta mugaketa hauetan etorkizuneko garapenak arautzen dituzte: Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa, Inguru Zentrala, Erdialdea eta Ebroren Ardatza. Plan horien definizioa eginda, Foru Komunitatea eskualde aitzindaria da lurralde osorako antolamendua izateko orduan.

LAP izenekoen garapenean, bost batzordetan banatuta (bat plan bakoitzeko), 150 pertsona baino gehiago aritu dira, erakundeetako eta toki-entitateetako ordezkariak eta eragile ekonomiko eta sozialak. Guztiek Nafarroako bost inguru horien antolamendua modu positiboan baloratu dute, bostek beharrizan eta aukera oso desberdinak dituzte eta. Beraz, dokumentu horri esker, lan-gidoi osoa lortu da, eta horren garapenak lurraldeari koherentzia, zorroztasuna eta homogeneotasuna gehituko dio.

LAP horiek Lurraldearen Antolamendurako eta Hirigintzako 35/2002 Foru Legera bildutako antolamendu-tresnak osatzen dituzte, eta Nafarroako Lurralde Estrategiaren edukia garatzen dute. LAP horien hiru eginkizun nagusiak dira lurraldearen erabilera egokia, arrazoizkoa eta orekatua ahalbidetzea, lurraldea antolatzeko eta egituratzeko oinarrizko osagaiak ezartzea eta administrazio eta entitate publikoen politikak, planak, programak eta proiektuak formulatu, garatu eta koordinatzeko eta lurraldean eragina duten partikularren jarduerak garatzeko lurralde-erreferentziako esparrua ezartzea.

 

LAP horietan ezarritako ildo nagusien bidez, jasangarritasuna, lurralde-kohesioa, lurraldearen erabilera arrazoizko eta orekatua, natura-balioen eta ondare historikoaren babesa bermatu eta hiri-inguruaren kalitatea hobetu nahi da. Horretarako, estrategiak hiru bloke tematikotan banatzen dira:

- Natura- eta kultura-ondarea: inguru fisikoa, paisaia, ondare arkeologikoa, arkitektonikoa eta hirikoa, intereseko ibilbideak, etab. Inguru fisikoa arautzea plan estrategikoa da Nafarroako lurzoru ez-urbanizagarrirako. Era berean, paisaiaren antolamendua arautu eta Nafarroako Paisaiaren Plana egitea planteatu da.

- Hiri-sistema: egoitza-asentamenduak, ekipamenduak eta zuzkidurak, ekonomia- eta ekoizpen-sistema, etab. LAPetan Moderna Plana jaso, Nafarroarako sektore estrategikoak identifikatu eta orientazio-izaerako lurralde-oinarria ematen zaie.

- Azpiegiturak: garraioa (mugikortasuna eta inguru logistikoak) eta komunikabideak, energia, hornikuntza eta saneamendua, hondakinen bilketa eta tratamendua, hidraulikoak, etab.

LAPak xehetasun osoz

LAP bakoitzean lurralde bakoitzerako jarduera-ildo nagusiak eta proiektu estrategiko giltzarriak jaso dira, Nafarroa osorako interesgarriak direnak. Horien artean, besteak beste, Nafarroa 2012 Planera bildutakoak nabarmendu behar dira.

1. LAP Pirinioei lotutakoa da eta Erro, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkari ibarretan kokatutako 39 udalerrik eta Irunberri eta Agoitz Pirinioen aurreko arroek osatzen dute. Eremu honek Foru Komunitatearen ia %20 barruan hartzen du, baina bertan Nafarroako biztanleen %2 soilik bizi da. 1. LAPren bidez biztanleria hori finkatu eta mantendu nahi da. Espazio hori inguru natural bakarra da, eta ondare arkitektoniko eta artistiko baliotsua du. Antolamendu-planak lurraldea berrorekatzea proposatzen du, biztanlegune nagusiak indartuz eta haien artean osagarriak izan daitezen lortuz. Horren bidez, herritarrek zerbitzuak eskura izatea bermatu nahi da, errepideko komunikabideen bidez, eta landako bizimodu-ereduari balioa gehitu nahi zaio, garapen jasangarria sustatuz, esparru sozial, ekonomiko eta ingurumenekoan.

2. LAPen Nafarroa Atlantikoa jorratu da. Inguru honetan, kultura- eta ingurumen-balioei eta jarduera ekonomikoen aniztasunari dagokienez uniformetasuna duten lekuak sartzen dira. Ipar-mendebaldeko 44 udalerrik eta 35 kontzejuk osatzen dute (ardatz horretan, besteak beste, Altsasu, Leitza eta Elizondo sartzen dira). Inguru honetan 50.000 biztanle inguru bizi dira. Egon dauden azpiegiturak, komunikabideak eta lurraldearen potentzialtasuna aprobetxatuz, biztanleak ezartzea eta enplegua sortzea lortu nahi da. Hori dela eta, ekoizpen-sektoreak dibertsifikatu nahi dira, hainbat jarduera barruan hartuta, besteak beste, telekomunikazioak, ikerketa, teknologia berria, turismoa, nekazaritza eta abeltzaintza espezializatuak.

3. LAPek inguru zentrala (Iruñerria) barruan hartzen du. Biztanle gehien hartzen ditu, ia 315.000. 57 udalerrik osatzen dute. Barruti honetan, erronka hiri- eta landa-lurraldeen arteko loturak optimizatzea da, periferian kokatutako landa-izaerako nukleoek landa-izaera eta –paisaia galdu ez ditzaten, egon dagoen metropolizazio-prozesua gorabehera. LAPen bidez, hiri- eta lurralde-garapen orekatua lortu nahi da, metropoliaren zabalkundea kontrolatuz eta inguruan tokiko garapen-poloak bultzatuz. Horretarako, jasangarritasun-irizpideekin beti, lurraldea eskualde-ikuspegitik gobernatu nahi da, udalez gaindiko espazioen, azpiegituren eta ekipamenduen kudeaketa bermatuta.

4. LAPek Erdialdea barruan hartzen du. Estellerriko eta Nafarroaren erdialde-ekialdeko 88 udalerrik osatzen dute, Tafalla-Erriberri eta Zangoza inguruak barne hartuta. Inguru hau zenbait esparruren arteko bitarteko lurraldea da, eta enplegua eta herritarren ezarpena bultzatzen duten aukerak aprobetxatzea proposatzen da. Era berean, barruko bide-azpiegiturak hobetzea, aniztasuna eta konektibitate ekologikoa bermatzea, hiri-sistema hiru gune nagusien inguruan (Lizarra, Tafalla-Erriberri eta Zangoza) indartzea eta ongizatearen gizartea hedatzeko bitarteko nukleoen sarea sendotzea planteatu da.

Amaitzeko, 5. LAPek, Ebroren Ardatzari lotutakoak, 44 udalerri eta biztanleen %25 barruan hartzen ditu. Unitate geografiko berezitua da, lurraldeari dagokionez homogeneoa, eta lotura estua du auzoko autonomia-erkidegoekin. Espazio estrategikoa izango da eta jarduerak eta garapen ekonomikoa sortuko ditu. Hori guztia baliabide hidrikoen babesari, energia-baliabideen arrazoizko erabilerari eta hiri-ondarea berreskuratzeari uko egin gabe.

LAP horiek formula egokia izan nahi dute lurralde-planifikazioa lurralde guztien garapen-aukerak identifikatzeko esparrua izan dadin, hiri-inguruei zein landa-inguruei dagokienez. Xede nagusia herritarren bizi-kalitatea hobetzea izango da.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa