Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
636.924 euroren laguntza lurrikarak eragindako kalteak konpontzeko erabiliko da
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Murtziako Lorca herriari 636.924 euroren laguntza ematea erabaki du Zenbateko hori nafar bakoitzeko euro bat irudikatzeko sinboloa da eta terremotoak kaltetu dituen eraikin eta azpiegitura publikoak eta, batez ere, ondare historiko-artistikoa konpontzeko obrak egiteko erabiliko da.
Lorcako Udala

Erabakian jasotakoaren arabera, Nafarroako Gobernua "jakitun da egin behar izan diren konponketa ugariak burutzeko, kaltetuei arreta emateko eta kaltetu diren eraikin publikoak birgaitzeko obrak egin ahal izateko sortu den premia ekonomikoaz; hortaz, estatuko erkidegoen artean bete beharreko elkartasun ekintza iruditzen zaio Murtziari laguntza ematea, Lorcako lurrikararen ondorioz sortu diren gastuak ordaintzeko". Hori dela eta, 636.924 euro emango zaio guztira Murtziako Gobernuari, hau da, nafar bakoitzeko euro bat.
Gainera, lurrikararen ondorioz hildakoengatik atsekabe handia duela jakinarazi eta hildakoen familiei doluminak eman nahi dizkio Gobernuak Lorcako Udalari, Murtziako Gobernuari eta Lorcako biztanle guztiei nafar guztien izenean. Nafarroako Gobernuak, halaber, Lorcako lurrikarako zauritu eta biktima guztiei, baita etxea eta ondasunak galdu dituztenei ere, elkartasuna adierazi nahi die.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen