(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Antzerki Eskolak euskarazko hiru antzezpen hartuko ditu ostiral honetan osteguna, 2011.eko maiatzak 12


Obrak San Fermín (Zizur Nagusia) ikastolako eta Iturrama (Iruñea) eta Ibarberri (Lekunberri) institutuetako ikasleek antzeztuko dituzte


Gazteen euskarazko antzerki topaketen kartela

2011ko gazteen euskarazko antzerki topaketen kartela

Nafarroako Antzerki Eskolan, ostiral honetan, maiatzaren 13an, euskarazko antzerki jardunaldia egingo dute. Foru Erkidegoko hiru ikastetxetako ikasleek hiru antzezlan eskainiko dituzte euskaraz. Programa 17.30ean hasiko da eta nahi duena joan ahal izango da ikustera, eserlekuak bete arte.

Gazteen euskarazko antzeki topaketak Hezkuntza Departamentuak antolatzen ditu Iruñeako Udalarekin elkarlanean. Topaketen helburua Foru Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan euskaraz antzezten duten taldeen arteko harremana bultzatzea da.

Hamargarren topaketa honetan hiru ikastetxetako ikasleek parte hartuko dute: Zizur Nagusiko San Fermín ikastola, Iruñeako Iturrama BHI eta Lekunberriko Ibarberri DBHI.

Programa 17:30etan hasiko da eta Iturrama institutuko You are (not) a suicide antzezlana izango da lehenengoa. Heriotzari eta bizitzaren zentzuari buruzkoa da obra. 30 minutuko iraupena du eta Maialen Díazek zuzendu du. Hauek hartuko dute parte: Noguei Sall, Irune Legarda, Itsaso Garaikoetxea, Eñaut Aldasoro, Iñigo Urtiaga, Mikel Martínez, Ion Irisarri, Iñigo Navarro eta Gontzal Aparicio (soinua eta argiak).

18:15etik aurrera San Fermín ikastolako ikasleek Basoan gertatu zen obra antzeztuko dute. Euskal mitologiako Mariren eta Mikelats eta Atarrabi semeen istorioa da, haiek bizi diren basora bi neska iritsi ondorengoa. Antzezlanak 30 minutu irauten du eta Birjiñe Albira da zuzendaria. Oihane Tejero, Iñigo Rodríguez, Xabier Martínez, Fermín Muñoz, Paula Domínguez, Leize Los Arcos, Uxue Pellejero eta Beatriz Zamora dira antzezleak.

Azkenik, Geure zahar etxea antzezlana eskainiko dute Ibarberri institutuko ikasleek 19:00etatik aurrera. Antzezlanean, zahar talde batek haien egoitza bota ez dezaten izaten dituzten gorabeherak kontatzen dituzte. 25 minutuko antzezlana da. Maddi Aranburu, Nessa Beaumont, Maddi Begiristain, Hodei Buldain, Mihail Cebotari, Adrián Dos Santos, Xabier Etxarri, Xuban Goldarazena, Nerea Goldaraz, Lorea Huizi, Joseba Igartua, Irune Juanena, Laiene Lansalot, Mikel Martirena, Andoni Michaus, Ibon Sabino, Orgi Soroa, Dmytro Sych, Noelia Torres eta Mikel Zabaleta dira antzezlaneko partaideak eta Nekane Galarza da antzezlanaren zuzendaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Programa de los Encuentros de teatro de jóvenes en euskera 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa