(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak elkartasuna adierazi die Murtziako lurrikaretako biktimei eta erreskate taldeak eskaini dizkio hango autonomia gobernuari osteguna, 2011.eko maiatzak 12


Sanz Lehendakariak dolu eguna iragarri du gaurko, ostegunerako, Foru Erkidegoan


Banderak hega erdian jarri dituzte Nafarroako Jauregian Murtziako lurrikarak direla eta

Banderak hega erdian jarri dituzte Nafarroako Jauregian Murtziako lurrikarak direla eta ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Lehendakariak Nafarroako instituzioen eta herritarren doluminak eta elkartasuna bidali dizkie Murtziako lurrikara dela-eta izan diren hildakoei, haien familiei eta kalteak izan dituzten beste milaka laguni. Halaber, Murtziako autonomia gobernuari Foru Erkidegoko segurtasunerako eta larrialdietarako bitartekoak eta taldeak eskaini dizkio asteazken arratsaldean izan zen lurrikararen eta ondorengo errepliken ondorioz gune kaltetuenetan egin beharreko esku hartzeetan laguntzeko.


Murtziako lurrikaretan izan diren biktimen aldeko elkarretaratzea

Javier Caballero Gobernuko lehen presidenteordea (lehen ilaran, eskuinetik hasita bigarrena) gaur eguerdirako Iruñeako Udalak Murtziako lurrikaretako biktimen alde deitu duen elkarretaratzean izan da

Horixe adierazi dio Sanz Lehendakariak Ramón Luis Valcárcel Murtziako Lehendakariari igorri dion gutunean. Gutun horretan, Lorcan gertatu diren lurrikaren ondorio beldurgarriengatik "atsekabe handia" duela adierazi dio eta "katastrofe hori dela eta zauritu diren eta lekuz aldatu behar izan duten guztiei adorea eta itxaropena" igorri die.

Gutuna amaieran zera esanez amaitu du: "Sortu den egoera larria konpontze aldera, zure esanetara naukazu burutzen ari zareten lanetan laguntzeko behar izan ditzakezuen bitarteko eta taldeak Nafarroatik bidaltzeko".

Horrez gain, Sanzek Lehendakariaren foru dekretu bat onetsi du gaur goizean gaurko eguna dolu egun iragartzeko, lurrikaretako biktimei elkartasuna adieraztearren. Gauzak horrela, eraikin ofizialetako banderak hega erdira jaitsi dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa