(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak ‘Ura eta Lurraldeak” Jardunaldien IV. edizioa ireki du Iruñean asteazkena, 2011.eko maiatzak 11


Nafarroak eta Europako beste sei eskualdek uraren erabilera eta kudeaketa hobetzeko estrategiak egiten parte hartzen dute


Salanueva kontseilaria, Renard lehendakariordea eta proiektuaren zuzendaria.

Salanueva, Renard eta Ladurelle WAT proiektuaren IV. Jardunaldiak inauguratzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko eta Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamenduko kontseilariak Europako Erkidegoko Wat proiektuaren (Water and Territories, Ura eta Lurraldeak) IV. Jardunaldiak inauguratu ditu gaur. Proiektu horretan Nafarroak eta Espainiako, Frantziako eta Portugaleko beste 6 eskualdek parte hartzen dute. Eskualde horietako arduradun instituzional eta teknikoak Iruñean bilduko dira maiatzaren 11n, 12an eta 13an uraren erabilera eta kudeaketa hobetzeko estrategiak eta lurraldearen antolamenduarekin duten lotura ebaluatzeko, "pilotu" moduan hautatutako eskualde horietako arro hidrografikoetan egin diren azterlanak oinarri hartuta.

Inaugurazio-ekitaldian, Salanueva kontseilariak alboan izan ditu Alain Renard Girondako (Frantzia) Kontseilu Nagusiko lehendakariordea; Christophe Ladurelle proiektuaren zuzendaria; eta Juan José Grau Nafarroako Gobernuko Ur Zerbitzuko zuzendaria.

Foru Komunitatean, NILSA eta NAMAINSA sozietate publikoak hiru azterketa tekniko garatzen ari dira, "egoera ekologiko ona" erdiesteko diagnosira eta erabaki-proposamenetara bideratuta, Uraren Esparru Zuzentarauan ezarritakoaren arabera. Azterketa Arga ibaiaren ibilguan egiten ari dira, Iruñerriko tartean. Azterketak Kantabriako Unibertsitatearekin kontratatu dira eta horien jarraipenean Iruñerriko Mankomunitateak parte hartzen du, Aratzuriko araztegiak analisi horretan eragin handia baitu. Nafarroako proiektuaren aurrekontua 339.690 eurokoa da, eta kopuru horretatik %75 EGEF funtsekin finantzatzen da eta %25 Nilsaren eta NAMAINSAren bidez.

Salanueva kontseilariak nabarmendu duenez, "ur" baliabidearen aprobetxamendu albait onenari buruzko eztabaida eta energia-iturrien eredua gaur egun gure zibilizazioaren jasangarritasunaren inguruan garatzen ari diren gogoetaren funtsezko zutabeetako bi dira. "Izan ere, ura ‘XXI. mendeko petrolio’ moduan kalifikatu dute". Kontseilariaren esanetan, "Water and Territories" (WAT) proiektuak baliabide hidrikoen kudeaketa jasangarriaren arloan ezagutzak eta esperientziak bateratu nahi ditu.

Horrez gain, kontseilariaren esanetan, helburua baliabide hidrikoen kudeaketa hobera egokitutako konponbide estrategikoak garatzea da, Europako Uraren Esparru Zuzentarauan araututakoari lotuta. Konponbide horiek alderdi teknikoak, murrizketa eta inpaktu sozioekonomikoak eta herrialde bakoitzeko erakundeen eta arauen testuingurua kontuan izan behar dituzte, inplikatutako lurraldeen antolamendu- eta garapen-programetan sartzeko.

Nafarroan, herritarren %97k hondakin-uren saneamendurako eta arazketa biologikorako sistemak dituzte, 250 milioi eurotik gorako inbertsioak egin ondoren eta 100 araztegi baino gehiago eraiki ondoren, azken 20 urteetan garatutako ibaien Saneamendurako Plan Gidariaren bidez. WAT proiektuan parte hartuta, orain arte egindako jardunak osatuko dituzten neurri berriak sakonduko dira eta saneamenduari begira zailak diren ibai-tarte batzuetan Europako zuzentarauak eskatutako egoera ekologiko ona erdietsiko da.

WAT proiektuko parte-hartzaileak

Hauek dira proiektu honetan parte hartzen duten bazkideak:

-Héraulteko Kontseilu Nagusia, Héraulten arro hidrografikoan (Hérault, Gard eta Lozère probintziak), Frantziaren hego-ekialdean. Kontseilu horrek edateko uraren kontsumoak eta aurrezte-neurriak aztertuko ditu, euri ura berreskuratzearen eta sentsibilizazioaren bidez.

-Girondako Kontseilu Nagusia, Bordele inguruan. Pimpineren arroan jarduten du eta euri-ura berreskuratzeko aukerak eta uraren eskuragarritasunean duen inpaktua aztertzen ditu.

-"Epidor" entitate publikoak Lizonneren arroan jarduten du (Charente eta Dordoina probintziak), eta inguru hezeen funtzionaltasuna eta inguru horiek arroaren funtzionamendu hidrologikoan duten eginkizuna aztertzen ditu.

-Nafarroako Gobernuak, NILSA eta NAMAINSA enpresa publikoen bidez, Arga ibaiaren arroan jarduten du, Uraren Esparru Zuzentarauko helburuak betetzeko estrategiak aztertuz, hala nola, arazketa aurreratua, ibilguen hidromorfologia eta araztutako hondakin-uren berrerabilera.

-Andaluziako Juntak Guadalete-Barbate ibaiaren arroan (Cádiz probintzia) arro ekologikoaren analisi sozioekonomikorako erreminta garatu du eskaera murrizteko, nekazaritza-sektorean ura aurrezteko alternatiben analisi konparatiboa oinarri hartuta.

-Cácereseko Probintzia Aldundiak Jerte ibaiaren arroan jarduten du, uraren kudeaketa hobetzeko eta landa-inguruan sentsibilizazioa hobetzeko.

-Oportoko Udal Ganberak Poço das Patas hiri-arroan hiriko parkeen ureztaketa elikatzeko lurpeko urak erabiltzea aztertuko du.

Bazkide bakoitzak aztergai bat hautatu du eta hori kasuan kasuko arroan aztertzen ari da. Hori dela eta, "ur" baliabidearen erabilera eta kudeaketa ikuspegi askotatik jorratzen da, eta horri esker esperientzien eta balizko konponbideen sorta zabala lortu ahal izango da. Modu horretan, besteak beste, euri-ura berreskuratzea, ur araztua berrerabiltzea, etxeko eta nekazaritzako kontsumoaren efizientzia, arro ekologikoa eta hondakin-uren arazketaren optimizazioa, hezeguneak berreskuratzea, eta akuiferoen eta lurpeko uren aprobetxamendu egokia jorratuko dira.

Topaketa honetan bazkide bakoitzak kasuan kasuko arroan lortutako emaitzen aurrerapenak azalduko dira, uraren erabilerari edo kudeaketari lotutako arazo zehatz bat ebazteko. Bosgarren topaketa Bordelen egingo da datorren urrian, eta orduan, lanak amaitu ondoren, emaitzak bateratuko dira eta Europar Batasuneko edozein herrialdetan edo hortik kanpo esperientzia arrakastatsuak errepikatu ahal izateko ondorioak ezarriko dira.

Azterketa bakoitzaren datuak eta adierazleak bildu, antolatu eta aztertzeko metodologia eta erremita erkideak erabiliko dira, eta horri esker, emaitzak bateratu, emaitzak balidatu eta estrategia horiek eta horien ondorioak beste lurralde batzuetan erabili ahal izango dira.

Azterlanen eta emaitzen aurrerapenak proiektuaren web orrian azter daitezke:

www.waterandterritoires.eu . Honakoa "Water And Territories WAT" proiektuaren barruan egindako laugarren lan-bilera da, aurretik Montpellier, Sevilla eta Oporton egin baitziren. Proiektuaren kostuen %75 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, Interreg IV-B Europako Lurralde Lankidetzako Programaren barruan, "Europako Hego-mendebaldeko Programa Operatiboa" (SUDOE). Proiektuaren aurrekontu osoa 2,8 milioi eurokoa da, eta horretatik Europar batasunak 2,1 milioi ematen ditu. Gainerako kopuruaren finantzaketa proiektuaren bazkideei dagokie.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa