(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak espero du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak irakasleentzako 132 lanposturen LEP partzialaren aurka Estatuak jarritako helegitea atzera botatzea

asteartea, 2011.eko maiatzak 10


Caballero presidenteordeak Gobernu Zentralari egotzi dio "ehunka oposiziogileren etorkizunarekin jolasean aritu izana" eta Nafarroako eskumenak baliatzea eragotzi izana 


Transcripción textual del video

Javier Caballero lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak esan du irakasleentzako lanpostuen deialdiak "ez lukeela inolako gatazkarik sortu beharko", Nafarroak egiteko ekonomikoak eta estatuko gainerakoekiko "elkartasun betebeharra" bete dituelako; hori oinarri hartuta, 132 lanpostu horien deialdia egin du "dituen eskumenak erabiliz".

Halaber, esan du Nafarroako Gobernuak "ez duela ulertzen" zergatik jarri duen deialdi horren eta beste autonomia erkidegoetakoen aurkako errekurtsoa, "mila lanpostu baino gehiagoren deialdia egin duten" beste erkidegoen aurka jardun ez baldin bada.  Ohartarazi du neurri horren ostean balitekeela "guztientzako prozedura bera" ezartzeko asmoa izatea.

Javier Caballero lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak espero du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Foru Gobernuak deitutako irakasleentzako 132 lanposturen LEP partzialaren aurka Estatuko Abokatutzak jarritako helegitea atzera botatzea; Gobernu Zentralaren ustez, deialdiak ez du errespetatzen Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarritako berritze tasaren (erretiroak) % 30eko muga.

Caballero presidenteordeak deialdia legezkoa dela defendatu du eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak sustaturiko errekurtsoak ekarriko dituen ondorioak ohartarazi ditu. Azpimarratu du, errekurtsoaren bidez, Nafarroako foruaren funtsezko partea diren eskumenak eragozten dituela eta estatuak eskumen horiekin ardura handia izan beharko lukeela.

Justiziako langileen inguruan CCOO eta UGT sindikatuekin hitzarmena sinatu ondoren, hedabideen galderei Presidenteordeak erantzun die esanez irakasleentzako lanpostuen deialdiak "ez lukeela inolako gatazkarik sortu beharko", Nafarroak egiteko ekonomikoak eta estatuko gainerakoekiko "elkartasun betebeharra" bete dituelako; hori oinarri hartuta, 132 lanpostu horien deialdia egin du "dituen eskumenak erabiliz".

Caballero presidenteordeak Gobernu Zentralari eskatu dio "Nafarroaren eskumenekin eta bere foruekin sentsibilitate handiagoa izateko". Gainera, "deialdi horretarako prestatzen ari diren ehunka oposiziogileren etorkizunarekin jolasean aritzea" leporatu dio"; oposizioetarako azterketak ekainean egingo direla aurreikusi da.

Halaber, esan du Nafarroako Gobernuak "ez duela ulertzen" zergatik jarri duen deialdi horren eta beste autonomia erkidegoetakoen aurkako errekurtsoa, "mila lanpostu baino gehiagoren deialdia egin duten" beste erkidegoen aurka jardun ez baldin bada.  Ohartarazi du neurri horren ostean balitekeela "guztientzako prozedura bera" ezartzeko asmoa izatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa