(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, CCOOk eta UGTk Justiziako langileak Nafarroako Funtzio Publikoaren Estatutura gehitzea adostu dute asteartea, 2011.eko maiatzak 10


Hitzarmenak bostehundik gora langile publiko ere antolatuko ditu bulego judizial berria ezatzeko


Transcripción textual del video

Javier Caballero lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak CCOO eta UGT sindikatuekin hitzarmen bat sinatu du gaur goizean. Hitzarmena justiziako langileei buruzkoa da, bai langile horiek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuetako langileen Estatutura gehitzearen bai bulego judizial berrian izango duten antolamenduaren ingurukoa. Bulego judizial berriaren helburua sistemaren barne funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen zaien justizia zerbitzua hobetzea da.

Ramón Alvaré, Javier Caballero eta Jesús Bayón hitzarmena sinatzen

Ramón Alvaré, Javier Caballero eta Jesús Bayón hitzarmena sinatzen ( irudia handitu )

Javier Caballero lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak CCOO eta UGT sindikatuekin hitzarmen bat sinatu du gaur goizean. Hitzarmena justiziako langileei buruzkoa da, bai langile horiek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuetako langileen Estatutura gehitzearen bai bulego judizial berrian izango duten antolamenduaren ingurukoa. Bulego judizial berriaren helburua sistemaren barne funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen zaien justizia zerbitzua hobetzea da.

Hitzarmena gaur goizean izenpetu dute Caballero presidenteordeak, Ramón Alvaré Malvar Justizia Administrazioan CCOOeko ordezkaria denak eta Jesús Bayón Modino UGTren Zerbitzu Publikoen Federazioko idazkari nagusiak. Hitzarmena sinatzeko ekitaldia Nafarroako Jauregian izan da eta han izan dira Roberto Rubio Torrano Justizia arloko zuzendari nagusia eta Gregorio Eguílaz Gogorza Fundazio Publikoko zuzendari nagusia ere. 


Hitzarmena sinatu dutenak, Gregorio Eguílaz (ezkerrean) eta Roberto Rubiorekin (eskuinean)

Hitzarmena sinatu dutenak, Gregorio Eguílaz (ezkerrean) eta Roberto Rubiorekin (eskuinean) ( irudia handitu )

Hitzarmena martxoaren 24ko 7/2011 Foru Legeari jarraiki egin da. Lege horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetako zerbitzuetako langileen Estatutuaren Testu Bategina aldatu zen. Orain, hitzarmena, bere garaian Foru Erkidegora pasatu ziren Justizia Administrazioko langileak (epaileak eta idazari judizialak izan ezik) Estatutu horretara gehitzeko da; hala, Foru Erkidegoko gainerako langile funtzionarioek jarraitzen duten araudia izango dute.

Neurria gaur egun langile taldea osatzen duten 527 pertsonari ezarriko zaie. Horietatik 11 auzitegiko medikuak dira, 173 prozesu kudeaketakoak, 218 izapidetzekoak eta 125 laguntza judizialekoak.

Testua Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak CCOO eta UGT sindikatuekin, sektorean gehiengoa dutenekin, izandako elkarrizketen ondoren ebatzi da. Testuak ezartzen du justiziako langileei Nafarroako Estatutuan gehitzeagatik dagozkien ordainsari osagarriak emango zaizkiela 7/2011 Foru Legea indarrean denetik.

Hitzarmenak, agerikoa denez, baliabide pertsonalak ere berrantolatzen ditu, bulego judizial eta zerga bulego berria ezartzeak hori baitakar; berrantolaketa hori hitzarmenari erantsitako Lanpostuen Zerrenda (LPZ) berri batean agertzen da. Berrantolaketa hori pixkanaka burutuko da eta, horretarako, foru agindu egokiek onetsi beharreko behin-behineko zerbitzuak ezarri beharko dira. Fori Agindu horien zirriborroak egiteko ere bi aldeen arteko negoziazioak egin eta adostasunak lortu behar izan dira.

Hortaz, hitzarmenean ezartzen den moduan, izenpetu ondoren, Justizia Administrazioaren zerbitzurako langileen Hauteskunde Mahaira bidaliko da ahalik azkarren, azkeneko aldiz negoziatzeko; horren ondoren, Nafarroako Gobernuak behin betiko onetsiko du.

2006ko hitzarmenaren garapena

1999an Justizia Administrazioaren zerbitzurako langileak, zerbitzuak eta egitekoak Nafarroara lekualdatu zituzten eta Foru Erkidegoak arlo horretako eskumenak bere gain hartu eta erabili zituen. Ondoren, Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak funtzio publikoaren arloan (alor judizialeko langileei dagokienez) Nafarroaren eskumen historikoen erabilera baieztatu eta bermatu zuen zortzigarren xedapen gehigarrian.

2006an, Nafarroako Gobernuak Justizia Administrazioaren zerbitzurako langileen ordezkariak ziren sindikatuek hitzarmen bat adostu zuten. Hitzarmen horretan jaso zena, besteak beste, arauen aldaketa egokiak sustatzea izan zen, langileak Foru Administrazioaren zerbitzurako gainerako funtzionarioek jarraitu beharreko Estatutuan integratzea ahalbidetzeko, eskatzen diren zehaztasunekin. Hitzarmen hura Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkarien artean negoziatutakoa bezala garatu zen, Gobernuak Foru Legearen proiektuaren testua onetsi eta, horren ostean, Parlamentuan izapidetu zen, joan den martxoaren 24an onetsi zen arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Acuerdo alcanzado con CCOO y UGT y anexos
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa