Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Dokumentuan hirugarren herrialdeekin eta garatze bidean dauden herrialdeekin lankidetzan aritzeko printzipioak, estrategiak eta bitartekoak azaltzen dira
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 2011-2014 aldirako Nafarroako Lankidetzaren II. Plan Gidariaren berri izan du. Plana Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak egin du.
Dokumentuan hirugarren herrialdeekin eta garatze bidean dauden herrialdeekin lankidetzan aritzeko printzipioak, estrategiak eta bitartekoak azaltzen dira eta I. Plan Gidariaren emaitzen azterketa eta balorazioa egiten da, nazioarteko testuinguruan eta Espainiako estatuaren lankidetzari laguntzeko.
II. Plan Gidarian, garapenerako laguntza, lehentasunez, herrialde batzuetan pilatzea proposatzen da, hala nola: Hego Amerikako herrialde batzuetan (Peru, Bolivia, Ekuador eta Kolonbia), Erdialdeko Amerikako herrialde batzuetan (El Salvador, Guatemala, Haiti eta Nikaragua), Afrikako herrialde batzuetan (Saharar herria, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Tanzania, Kenya, Mali, Mozambike, Ruanda eta Uganda) eta Ekialdeko herrialde batzuetan (palestinar herria).
Lankidetzaren bidez, batez ere, oinarrizko beharrizanak ase nahi dira: osasuna, hezkuntza eta urerako eta etxebizitzarako sarbidea.
Laguntzaren bidez gizarteen gobernantza demokratikoa sustatu nahi da: giza eskubideen defentsa, tokiko boterea sendotzea eta erakunde deszentralizatuak eta erakunde zibilak indartzea.
Xedea laguntzaren objektu diren gizarten gaitasun ekonomikoa hobetzea da eta, batez ere, genero-berdintasuna sustatzea, emakumeei herritartasun osoko eskubideak gauzatzen laguntzeko esku-hartzeen bidez.
Nafarroako Gobernuaren akordioaren arabera, Nafarroako Lankidetzaren II. Plan Gidaria onartzeak ez du esan nahi gastu publikoa aitortzen denik edo gastu publikoa egiteko konpromisoa hartzen denik. Planaren garapena aurrekontua eskuragarri egotearen araberakoa izango da.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen