(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García Malo sailburua Gizarte Arretako Etika Batzordea eratzeko bileraren buru izan da asteartea, 2011.eko maiatzak 3


Kontsultarako organoa da eta gizarte zerbitzuen eta zuzenbideko zazpi profesionalek osatzen dute


Gizarte gaietako etika batzordea

García Malo sailburua Gizarte Arretako Etika Batzordea eratzeko bileraren buru ( irudia handitu )

María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria izan da buru gaur goizean Gizarte Arretako Etika Batzordea eratzeko Nafarroako Jauregian egin den bileran.

Organo hori abenduaren 14ko Gizarte Zerbitzuen gaineko 15/2006 Foru Legean ezarritakoaren arabera eratu da. Legeko 46. artikuluak dio Etika Batzordea kontsultarako organo independentea dela eta haren helburua gizarte jardunaren alderdi etikoak identifikatu, aztertu eta ebaluatzea dela pertsonek errespetua, duintasuna eta intimitatea izateko duten eskubidea bermatzeko bazterketarik egin gabe. Egiteko bera dute, haien eskumenen barruan, sektorekako etika batzordeek eta etika batzorde nagusiek.

Etika Batzorde hori arautzen duen Foru Dekretuak ezartzen duenaren arabera, zazpi pertsonak osatu behar dute; horietatik seik gizarte zerbitzuen alorrekin loturiko profesionalak izan behar dute eta kasuan kasuko profesionalen elkargoek proposaturikoak izango dira. Halaber, partaide horietatik lauk, behintzat, gutxienez 120 orduko trebakuntza eta etikan esperientzia izan beharko dute eta, zuzenbidean aditua den batek ere (Abokatuen Elkargoak proposaturikoa) batzordean parte hartu beharko du.

Gaur eratu duten Etika Batzordea honako hauek osatzen dute: Sara Aísa Lusar, hezkuntzaren alorrekoa, Gemma Mañu Echaide, gizarte zerbitzuen alorrekoa eta Pilar Montero Moso, osasunaren alorrekoa (hiruak gizarte sektorekoak); Maite Pérez Echarri eta Estíbaliz Zubiera Satrústegui sektore pribatuko gizarte zerbitzuetakoak; Juana Carballín Yárnoz, sektore pribatuko osasunaren alorrekoa, eta Beatriz Pablo Murillo, Abokatuen Elkargokoa.

Etika Batzordearen egitekoak

Gizarte zerbitzuetan etika aplikatzeak zera esan nahi du: arreta egokia eskaintzea prozedura eta programetan eta baliabideen eta prestazioen bidezko banaketa egitea, pertsonen autonomia lortze aldera. Zentzu horretan, etika batzordeak profesionalen, erabiltzaileen, familien eta legezko ordezkarien, instituzioen eta gizarte zerbitzuetan parte hartzen duten beste eragile batzuen zerbitzurako daude eta aipatutako helburuekin bat datozen erabakiak hartzeko orduan aholku etikoak ematen dituzte.

Zehazki, hauek dira batzorde horiek arautzen dituen foru dekretuak ezarritako egitekoak:

a) Gizarte arretari esker espero diren onuren inguruan esku hartzea egoki den ala ez kontsultatzea eta ebaztea.

b) Kasu baten inguruko aholkularitza eskatzen denean, kasu horiei buruzko txostenak egitea.

c) Profesionalen, hartzaileen eta instituzioen arteko gatazka etikoak dauden egoeretan egin beharreko erabaki prozesuen inguruko aholkularitza ematea.

d) Gatazka etikoak sortzen diren egoeretan jarduteko protokoloak proposatzea.

Etika batzordeek ezin dute gizarteko esku hartzeen prozeduretako alderdi teknikoak kaltetzen dituzten salaketen edo erreklamazioen inguruko adierazpenik egin edo adituak bailitzan baloratu. Horrez gain, ezin izango dute, ezta ere, aztertzen diren kontuetako profesionalen behin-behineko erantzukizunen inguruko epairik eman. Egitekoak, gainera, kasuan kasuko profesionalen elkargoetako eskumenak (etikari eta profesionalen deontologiari dagokienez) kontuan hartuz bete behar dituzte.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa