Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sanz Lehendakariaren ustez, erabakiak "eduki asko, zorroztasun juridiko handia eta, batez ere, zentzu handia du"
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernua bat dator Auzitegi Gorenarekin, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak Bilduren zerrendak aurkaratzeari lotuta aurkeztutako errekurtsoak onartzeari dagokionez.
Ez dugu balorazio gehiago egin nahi, gure ustez, erabaki horrek eduki asko, zorroztasun juridiko handia eta batez ere zentzu handia baitu, epaiak eta zuzenbidea herritarren pentsamendura eta gizarte-sentikortasunera egokitzen baititu.
Nafarroako Gobernua bat dator Auzitegi Gorenarekin Bilduren zerrendak baliogabetzeari dagokionez. Koalizioa Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta "ezker abertzaleari" lotutako independenteek osatzen dute.
Miguel Sanz Nafarroako Lehendakariak Gobernuaren saioaren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, Gobernuak errespetu handia dio erabaki horri, "eduki asko, zorroztasun juridiko handia eta, batez ere, zentzu handia baitu".
Goi-auzitegiak koalizioaren zerrenda guztiak baliogabetu zituen atzo, bederatzi magistratu baliogabetzearen alde eta sei aurka agertu ondoren. Auzitegiak Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak aurkeztutako aurkarapenak kontuan hartu zituen, poliziaren txostenetan oinarrituta, bere ustez ETAren estrategiaren atalak baitira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen