(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak 2011ko Kirol Babesleei Sariak eman dizkie sei enpresari astelehena, 2011.eko apirilak 4


Lacturale, Construcciones Elcarte, Telcom S.L., Irabia Intersport, Construcciones Eriberri eta Panadería Arrasate dira saritu diren enpresak


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, 2011ko Kirol Babesleei Sariak eman ditu gaur goizean. Sariok Nafarroako Kirolaren Institutuak ematen ditu eta sei enpresa pribatuk jaso dituzte Foru Erkidegoko kirol jarduerei laguntzearren.

Lacturale nekazaritzako elikagaien enpresak sailkapenetik kanpoko Sari Berezia jaso du eta Construcciones Elcarte enpresari Urrezko Domina eman diote. Hauek dira saritu diren beste enpresak: zilarrezko domina lortu dute Telcom S.L. eta Irabia Intersport enpresek eta brontzezko domina Construcciones Eriberri eta Panadería Arrasate enpresek.

2011ko Kirol Babesleei Sariak

Kirol Babesleei Sariak. Sanz Lehendakaria sarituekin eta horiek laguntzera etorritakoekin ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Miguel Sanz Sesmak, 2011ko Kirol Babesleei Sariak eman ditu gaur goizean. Sariok Nafarroako Kirolaren Institutuak ematen ditu eta sei enpresa pribatuk jaso dituzte Foru Erkidegoko kirol jarduerei laguntzearren.

Lacturale nekazaritzako elikagaien enpresak sailkapenetik kanpoko Sari Berezia jaso du eta Construcciones Elcarte enpresari Urrezko Domina eman diote. Hauek dira saritu diren beste enpresak: zilarrezko domina lortu dute Telcom S.L. eta Irabia Intersport enpresek eta brontzezko domina Construcciones Eriberri eta Panadería Arrasate enpresek.

2010ean 1.396 babesletza kontratu izenpetu ziren enpresen eta kirol erakundeen artean. Kontratu horiei esker 11,55 milioi euroren zerga onurak sortu ziren enpresa babesleentzat.   41 hautagai aurkeztu ziren sarien deialdira.


2011ko Kirol Babesleei Sariak

Kirol Babesleei Sariak. Lacturale enpresako Juan Manuel Garro eskerrak ematen ( irudia handitu )

Sanz Lehendakariak hau nabarmendu du bere mintzaldian: "Nafarroan kirolak garrantzi handia lortu ekonomiari dagokionez, eta horrek garapena eta aurrerapena indartzen ditu". Duela gutxi egindako azterlanen arabera, Nafarroako kirolaren batez besteko gastua BPGren % 1,82 da. Horrek esan nahi du gure erkidegoa, kirolaren alorrean eta ekonomiari dagokionez, garrantzi handiena duten eskualde eta herrialdeen artean dagoela, Erresuma Batuaren edo Frantziaren kasuetan bezala. Gainera, azpimarratzekoa da gastu horretatik kirol aktibora (% 61) bideratzen den portzentaje handia, kirol pasibora bideratzen denaren aldean (% 39).

"Ekitaldi honen bidez, Nafarroako hainbat enpresak kirolaren alde egin duten apustu irmoa saritu, eskertu eta aintzat hartzen dugula adierazi nahi dugu. Halako apustuak beti dira baliotsuak, baina inoiz baino gehiago garai honetan, krisialdi ekonomikoak modu guztietako eragozpenak sortu dituen garaian, alegia". "Horregatik, egoera horretan kirol talde eta txapelketei babesa emateko konpromisoari eustea erabaki ausarta da eta zuzenean eskertu nahi dizuet konpromiso hori hartu duzuen enpresa guztietako ordezkarioi", esan du Foru Erkidegoko Lehendakariak

Sariak emateko ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan izan da. Sanz Lehendakariarekin batera izan dira María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria eta Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Sarituen jarduera babesleak:

Lacturale (Sari Berezia) enpresak esnekiak ekoizten ditu eta ondoko talde eta klubak babesten ditu: Triman-Navarra, areto furbola; C.D. Orvina, emakumeen areto futbola; Fundación Osasuna fundazioa; Unión Navarra Basket Obenasa; emakumeen saskibaloia, eta esku pilotako eskola batzuekin parte hartzen du. Sortu berri den enpresa da eta indarrez hasi da kirol federatuei babesa emanez.  Saria Juan Manuel Garro Redínek jaso du.

Construcciones Elcarte (Urrezko domina) enpresa indusketetan, urbanizazioetan eta eraikuntzan aritzen da. Itxako kirol elkartea babesten du, esku pilotako San Miguel eta futboleko Izarra elkarteekin aritzen da elkarlanean eta sei urtez segidan aipatutako taldeekin izan duen lankidetza ekonomikoari eutsi dio. Enpresa Estellerriko kirol babesletzan erreferentzia da. Saria Juan Miguel Elcarte Arreguik jaso du.

Maderas Telco (Telcom S.L.) (Zilarrezko Domina) egurra handizka merkaturatzen aritzen da. Peña Ciclista Alas txirrindulari taldearen babesle nagusia da eta hogeita bi urtez segidan afizionatuen txirrindularitza eta elkarte hori babestu ditu. Elkarte horretan ehunka txirrindulari afizionatu prestatu dituzte eta horietako batzuk profesionalen arloan ere aritu dira. Saria Antonio Telletxea Goyenak jaso du.

Irabia Intersport (Zilarrezko Domina) enpresak arropak eta kirolerako ekipoak saltzen ditu. Hogei urtez segidan Lakuntzako Aralar Txirrindulari Taldea babestu du. Talde horren egitura osoak, txirrindularitza eskolatik hasi eta haurren, kadeteen eta gazteen taldera arte, enpresaren babes ekonomikoa du euskarri. Enpresak kirol proiektuetan ere parte hartzen du. Miguel Cabodevilla Erasok jaso du saria.

Construcciones Erriberri (Brontzezko Domina) enpresa eraikuntzaren alorrean jarduten da. C.D. Erriberri taldearekin aritu da elkarlanean 11 urtean eta Olite Fútbol Sala eta txirrindularitzako C.C. Baztandarra taldeei laguntza ekonomikoa ematen die. Epaimahaiak enpresa babesleak Nafarroako Erdialdearekin duen lotura nabarmendu du; enpresa inguru horretan jarduten da. María Ángeles Valenciak jaso du saria.

Panadería Arrasate (Brontzezko Domina) enpresak ogia eta pastelak ekoizten ditu. Hiru-Herri Atletismo Taldearekin hamabi urtez aritu da elkarlanean eta Atarrabiarekin loturiko beste kirol proiektu batzuetan parte hartu du.  Brontzezko dominak emateko orduan, epaimahaiak enpresek babesten duten taldearekin duten leialtasuna baloratu du. Félix Arrasate Luciak jaso du saria.

Sariak eman dituen epaimahaiaren burua Ignacio Arbeloa Freire izan da, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendariordea. Epaimahaiko gainerako kideak hauek izan dira: Miguel Pozueta kirol federazioen ordezkaria, Javier Izu kirol prentsaren ordezkaria, José Manuel Olivar Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren ordezkaria, Emilio Millor eta Primitivo Sánchez Nafarroako Kirolaren Institutuaren ordezkariak eta Ricardo Ruano erakunde bereko Idazkaritza Nagusiaren Zerbitzuaren burua, idazkari gisa.

2010ean 1.394 babesletza kontratu izenpetu ziren enpresa eta kirol erakundeen artean eta guztira 11,55 milioi euroko onurak sortu ziren.  Nafarroako Gobernuak jarduera horientzako zerga onurak handitzea proposatu zuen krisiari aurre egiteko neurrien barruan eta hiritarren konpromiso gisa. Honako hauek izan dira azken lau urteetako babesletza kontratuen kopuruak eta urte bakoitzeko zenbatekoak:

- 2007. 1.340 kontratu eta guztira 11,46 milioi euro

- 2008. 1.309 kontratu eta guztira 12,1 milioi euro

- 2009. 1.137 kontratu eta guztira 11,31 milioi euro

- 2010. 1.394 kontratu eta guztira 11,55 milioi euro

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Evolución del patrocinio deportivo en Navarra (2007-2011).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa