Herritarren Arreta Telefonoa: 948 012012 012* Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean. Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es * Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Datorren larunbatean, apirilak 2, Xabierko gaztelua doan bisitatu ahal izango da eta hainbat jarduera egingo dira kalean, datorren apirilaren 7an egingo den VII. Turismo Galaren sarrera gisa. Turismo Gala Francisco de Jaso entzunaretoan izango da. Gala horretan "Reyno de Navarra, Tierra de Diversidad" turismoaren alorreko sariak banatuko dira.
Aurten, hauek jaso dituzte sariak: Anavi Bidaia Agentzien Nafarroako elkarteak, Ayestarán ostatuak, Marisol jatetxeak (Cadreita) eta Eventos Virtuales Temáticos S.L. enpresak. Hartza jatetxeak aipamen berezia jaso du. Nafarrek Turismoaren Jaiaz goza dezaten, Canal 6 telebista kateak zuzenean emango du ekitaldia.
Xabierko Erdi Aroko Jardunaldia iragartzen duen kartela
(
irudia handitu
)
Datorren larunbatean, apirilak 2, Xabierko gaztelua doan bisitatu ahal izango da eta hainbat jarduera egingo dira kalean, datorren apirilaren 7an egingo den VII. Turismo Galaren sarrera gisa. Turismo Gala Francisco de Jaso entzunaretoan izango da. Gala horretan "Reyno de Navarra, Tierra de Diversidad" turismoaren alorreko sariak banatuko dira.
Aurten, hauek jaso dituzte sariak: Anavi Bidaia Agentzien Nafarroako elkarteak, Ayestarán ostatuak, Marisol jatetxeak (Cadreita) eta Eventos Virtuales Temáticos S.L. enpresak. Hartza jatetxeak aipamen berezia jaso du. Nafarrek Turismoaren Jaiaz goza dezaten, Canal 6 telebista kateak zuzenean emango du ekitaldia.
Turismo Gala sektorearen lana eskertzeko eta hori jai giroan ospatzeko egingo da, baita turismoak Nafarroaren garapenean duen garrantzi ekonomiko eta soziala azpimarratzeko eta Nafarroaren irudi turistikoa sendotzeko ere. Horrez gain, jaiaren helburua sektorea eta jendearen iritzia sentsibilizatzea da, baita ekitaldia urteroko jai bihurtzea, topaketetarako lekua izatea eta agente turistikoei Departamentuaren politika eta jardueren berri ematea ere.
Hauek izan dira Xabier aukeratzeko arrazoiak: Erkidegoko baliabide turistiko garrantzitsuenetako bat da (84.400 bisita izan ditu), apirilaren 7an 505 urte betetzen dira Xabierko San Frantzisko (turismoaren patroia) jaio zela, Nafarroako gaztelu eta gotorlekuen ibilbidearen oroigarria da (1512. urtea oroitzeko ospakizunaren bezperan jarriko da abian) eta inguruko agente turistiko publiko eta pribatuek egindako lana eskertzeko.
Galako girotzearen eta eszenaratzearen bidez harridura eragitea da asmoa. Aktore ezagun batek amets bat zuzenean kontatuko duen iratxoa irudikatuko du: Nafarroako Erresuma, paradisu galduen lurra.
Sariak ere banatuko dira (sarituen aurkezpen bideoak jarriko dira eta eskerrak emango zaizkie) eta umorezko emanaldiak eta beste sorpresa batzuk egongo dira.
Jarduera osagarriak
Gala hasi aurreko jarduerak ere antolatu dira nahi duenarentzat. Hortaz, larunbatean, apirilak 2, Xabierko gaztelua zabalik egongo da ikusi nahi duenarentzat (10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara). Gazteluaren inguruak zaldunek, zalgurdiek, animaliek, erromesek, soldaduek, eta abarrek girotuko dituzte eta Turismo Bulegoan bideo emanaldiak ikusi ahalko dira orduro. Ordutegia goizeko 10:00etatik 19:00etara izango da; 14:00etatik 15:30era etenaldia egingo da.
Ekimen horretan Xabierko Udala, Jesuitak, Misterio de Obanos fundazioa eta Tierras de Javier/Xabierren Lurrak partzuergo turistikoa arituko dira elkarlanean.