Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak egindako behin-behineko txostenaren arabera, iaz 14 pertsona hil ziren lan-istripuetan
Langilea.
Nafarroan baja eragiten duten lan-istripuen intzidentzia-tasak (istripuen kopurua 1.000 langileko) 2010ean %7,8 egin zuen behera 2009. urtearekin alderatuta. 2009an 41,5 ezbehar egon ziren mila langileko, eta 2010ean, 38,2. Horiek dira Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak laneko ezbeharrei buruz egindako behin-behineko
txostenaren datu nagusiak.Sektoreen arabera, ezbeharrek sektore guztietan egin dute behera, baina batez ere zerbitzuetan eta nekazaritzan (%9 bi sektoreetan), industrian (%5,2) eta eraikuntzan (%1,5).
Langile autonomoen artean, intzidentzia-tasa 21,6 izan zen, biztanleria aktibo osoan erregistratutako 38,1eko tasaren azpitik.
Balio absolutuetan, 2010ean baja eragin zuten 8.500 istripu gertatu ziren Nafarroan. Horrek esan nahi du aurreko aldiarekin alderatuta %8,5eko beherakada egon dela (2009an biztanleria aktiboa 224.295 langilekoa zen, eta 2010ean 222.425 langilekoa). Lan-istripuetan 14 pertsona hil ziren, horietatik 3 ‘in itinere’; aurreko urtean, 17 hildako egon ziren (6 ‘in itinere’).
Lanbide-gaixotasunen kasuek gora egin dute
2010ean, lanbide-gaixotasunen 1.507 kasu egon ziren, 797 bajarekin eta 710 bajarik gabe, hain zuzen ere, 915 gizon eta 592 emakume. Baja eragin zuten kasuen proportzioa emakumezkoen kasuan gizonezkoen kasuan bano apur bat handiagoa da (%53,7 eta %52,3, hurrenez hurren). 2009. urtearekin alderatuta, parteen kopuruak %5,6 egin du gora, baja izan duten parteek %1,4, eta baja izan ez duten parteek %10,8.
Diagnosiei dagokienez, ia-ia %90 agente fisikoek eragindako patologiei dagozkie; %6 inguru larruazaleko gaixotasunei, eta %4 inguru, agente kimikoek eragindakoei.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen