Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
6 milioi euro baino gehiagoren aurrekontua izan du eta udalak eta Kultura Ministerioak ere finantzatu dute
Corpas kontseilaria, Gobernuko ordezkaria, Elma Sáez, eta Atarrabiako alkatea, Peio Gurbindo, herriko kultur etxea inauguratzeko ekitaldian
(
irudia handitu
)
Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas, Atarrabiako Kultur Etxe eta Liburutegi berria inauguratzeko ekitaldian izan da gaur goizean. Harekin batera izan dira Peio Gurbindo herriko alkatea eta Elma Sáiz Nafarroako Gobernuko ordezkaria. Kultura sustatzeko bi gune horiek egin berri den eraikin bat partekatuko dute, 5.000 metro koadro baino gehiago dituena. Eraikin hori egiteko 2.880.268 euroko diru-laguntza eman du Nafarroako Gobernuak.
Eraikin berriak 5.413 metro koadro eraiki dauzka guztira eta hauek osatzen dute: ekitaldi areto bat 299 eserleku eta minusbaliatuentzako lekua dituena, agertokia, erakusketa gela, bulegoak, erabilera anitzeko eta arte eszenikoetarako gelak eta biltegiak; liburutegian irakurtzeko 91 leku daude, horietatik 61 helduentzat eta 30 ume eta gazteentzat, horiez gain 9 ordenagailu egongo dira jendeak erabiltzeko. Liburutegi berriak 22.000 agiri gordetzeko lekua izango du, gaur egungoa baino 4.000 gehiago.
Eraikinaren irudia
(
irudia handitu
)
Gaur egun Nafarroan 43 kultur etxe eta 17 zentro soziokultural daude guztira.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen