Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aholkularitza, informazio, orientazio eta prestakuntza jarduerak garatuko dira Iruñean, Tuteran eta Erdialdean
Catalán kontseilaria eta Goyen, immigranteak gizarteratzera eta laneratzera bideratutako hitzarmena sinatzeko ekitaldian.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak 287.500 euroko diru-laguntza eman dio Langileen Batasun Orokorrari (UGT) 2011. urtean immigranteen gizarteratze eta laneratze programak egiteko.
Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak eta Gobernuaren eledunak eta Juan Goyen UGT Navarrako idazkari nagusiak duela gutxi xede horretarako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.
Diru-laguntzaren bidez, jarduera hauek bultzatu nahi dira:
- Gizarteratze eta laneratze programa immigranteentzat: aholkularitza eskainiko die, batez ere, etxeko zerbitzuan lan egiten duten emakumeei, lehenengo lanaren bila ari diren gazteei, erregularizazio bidean dauden pertsonei, gizarte-bazterketa jasan dezaketen herritarrei eta oraintsu nazionalizatutako pertsonei.
Jardunak Iruñerrian, Erriberan eta Erdialdean garatuko dira. Gizarteratzea eta laneratzea xede duen zuzeneko arreta zerbitzua eta bost prestakuntza ikastaro eskainiko dira, bi Iruñean eta Erdialdean, eta bat Tuteran.
- Ibilbideen proiektua, immigranteei informazioa, orientazioa eta gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza eskainiz. 250 ibilbide soziolaboral inguru egingo dira zuzeneko arretaren bidez, eta zazpi prestakuntza ikastaro egingo dira, sei Iruñean eta bat Erdialdean.