Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Azken urteetan, Gobernuak 2,3 milioi euroko laguntzak eman dizkio enpresari inbertsiorako, enplegurako eta I+G proiektuetarako
Sanz Lehendakaria inbertsioaren zati handiena jaso duen makinaren funtzionamenduari begira. Ondoan ditu Roig kontseilaria, Valer eta Mendioroz.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, Garesko Schneider Electric enpresa multinazionalaren fabrika ikustera joan da. Enpresa energiaren kudeaketan aditua da. Azken urteetan, Gobernuak 2,3 milioi euroko laguntzak eman dizkio enpresari inbertsiorako, enplegurako eta I+G proiektuetarako.
Enpresak 25 milioi euro inbertitu berri ditu Garesko fabrikan ODACE linea berriaren munduko ekoizpena gauzatzeko. Linea berri hori Espainian diseinatu eta ekoiztutako material elektriko txikiena da
José María Roig Aldasorok, Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Enrique Valerrek, Espainia, Portugal eta Hego Amerikako Schneider Electric enpresaren Country Presidenteak, eta Patxi Mendiorozek, instalazio horretako zuzendariak, lagunduta, Sanzek instalazioak ikusi ditu eta Schneider Electric enpresak Nafarroako herrian dituen nobedadeen berri eman diote.
Enpresatik zehar ibili denean, Lehendakariak zera azpimarratu du: "Nafarroako Gobernuak I+G+B proiektu hori babestu nahi du, proiektua ondo aztertu eta garatu baitu Schneider Electric instalazioak. Enpresa funtsezkoa da energiaren eraginkortasuna lortzeko, eta helburu hori gaur egungoa da erabat".
25 milioi euroko inbertsio horretatik 16 milioi euro produktu berrien ekoizpen lineak instalatu eta martxan jartzeko dira. Gainerako bederatzi milioi euro instalazioaren produktibitatea hobetzeko (4 milioi euro) eta ikerketa garatzeko eta sustatzeko (5 milioi) erabiliko dira.
Enpresak 66 milioi unitate ekoiztuko ditu 2013an eta munduan zehar banatuko dira. Horien % 70 ODACErenak izango direla aurreikusi da. Gama hori enpresak Garesen ezarrita duen Munduko Lehiaren Zentroak gauzatzen du eta egoitza eta bulegoetarako izango da.
Azpimarratu beharra dago, azken urteetan, Gobernuak 2,3 milioi euroko laguntzak eman dizkiola enpresari inbertsiorako, enplegurako eta I+G proiektuetarako.
Sanz Lehendakaria entxufe bat hartzen makina robotizatu batetik
(
irudia handitu
)
Tasubinsako langileak Garesko fabrikako ekoizpen alorrean elkarlanean ari dira
irudia handitu