(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Lehendakariak adingabeentzako neurri judizialen zentroa inauguratu du Ilundainen asteazkena, 2011.eko otsailak 2

Instalazio hori Nafarroa 2012 Planaren barruan eraiki dute, epaileen aginduz adingabeak hartzeko, eta 20 gazterentzako lekua dago


Ilundaingo zentroa

Sanz Lehendakaria eta Ilundaingo adingabeentzako zentroaren inaugurazio ekitaldian izan diren zenbait agintari, oroitzapen plakaren aurrean. ( irudia handitu )

Ilundainen 14 eta 18 urteko gazteek neurri judizialak betetzeko eraiki duten zentro berria gaur goizean inauguratu dute, eta inaugurazio ekitaldiko burua Miguel Sanz Sesma, Nafarroako Lehendakaria, izan da.

Obra hori Nafarroa 2012 Planaren barruan egin dute, 6 milioi euro inbertituta, eta 20 gazterentzako lekua dauka.

Proiektua gizarte eta hezkuntza esku-hartze arlokoa da eta adingabeen gizarte erantzukizunari buruzko Lege Organikoaren babesean eraman dute aurrera. Izan ere, Lege horrek dio adingabeak zentroetan sartzeak, formalki penala bada ere, hezigarria izan behar duela.

Gaur inauguratu dituzte instalazioak irizpide horri jarraiki egin dituzte eta gazteen adin, heldutasun, premia eta gizarte abilezien arabera antolatuta daude.

Sanz Lehendakariak azpimarratu du zentroan adingabeen heziketa oso kontuan hartuko dutela: gazteek gizartean arduratsu jokatzeko bitartekoak jasoko dituzte, gero pertsona heldu eta arduratsu gisa gizarteratu daitezen, jarrera urritasunak atzean utzita.

Ekitaldian hitza hartu dute, baita ere, Aranguren Ibarreko alkateak, Manuel Romero Pardok, eta Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Elena Torres Mirandak.

Inauguraziora honako hauek ere bertaratu dira: Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez; Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo; Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, Juan Manuel Fernandez Martinez; Nafarroako alderdi sozialistako idazkari nagusia, Roberto Jimenez Alli; Herriaren Defendatzailea, Francisco Javier Eneriz Olaechea; eta tokian tokiko, hezkuntzako, epailetzako eta elizako zenbait agintari.
Ilundaingo zentroa

Ilundaingo adingabeentzako zentroaren kanpoaldea (Aranguren Ibarra). ( irudia handitu )

Zentroa hiru modulu bereiz dauzka:

administraziorako eta zerbitzuetarako eraikin bat; egoitza bat, bost lagunentzako hiru etxebizitzarekin; eta segurtasuneko beste egoitza bat. Zentroa diseinatzerakoan saiatu dira Ilundaingo herriguneko eraikinekin bat egiten, material tradizionalak erabiliz; harri-hormak eta egurra erabili dituzte, adibidez, Iruñeko eskualdeko landa eraikinetan ohikoak baitira. Energia, neurri handi batean, aprobetxamendu geotermikoko instalazio batetik hartuko dute. Arkitektura proiektua Asoarq Arquitectos Asociados enpresak egin du eta eraikuntza lanez Obenasa enpresa arduratu da.

Hona hemen zentroko espazioen banaketa funtzionala:

-

Administrazio eta zerbitzu eraikina: sotoa (prestakuntza gela, ostalaritza tailerra, sukaldea, garbigela, zerbitzu orokorrak), behe solairua (lau bisita gela, aurrez aurre egoteko gela, kafetegia, sukaldea, sarrera nagusia eta harrera) eta lehen solairua (administrazioa, bulegoak, liburutegia, bilera gela eta artxiboa).

-

Egoitza: sotoa (lan aurreko tailerra, arte plastikoen tailerra, prestakuntza gela, informatika gela, gimnasioa, aldagelak eta biltegiak), behe solairua (jangelak, egongela, jolasgelak, tutoretza gelak) eta lehen solairua (adingabeen eta hezitzaileen logelak).

- Segurtasun egoitza:

sotoa (biltegia, garajea, erizaintza, lau harrera gela), behe solairua (sukaldea/jangela, tutoretza gela, egongela, jolasgela) eta lehen solairua (logelak, jolasgela, egongela eta hezitzailearen gela).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa