(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko eta Tuterako herritarrak artatzeko bulegoetan 3.700 izapide egin dira lehenengo hilabeteetan asteazkena, 2011.eko otsailak 2

Erregistroak eta ziurtagiriak eta beken eta laguntzen eskaera dira gehien eskatzen diren kudeaketak


Tuterako Infonavarra 012 Bulegoaren inaugurazioa.

Tuterako Infonavarra 012 Bulegoaren inaugurazioa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2010eko azken lauhihekoan Iruñean eta Tuteran irekitako herritarrak artatzeko bulegoetan 3.700 izapide egin dira lehenengo hilabeteetan. Izapide horien erdiak ziurtagirien eskaerak eta erregistro-kudeaketak izan dira, departamentu hauen jarduerari lotuta: Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak, Hezkuntza eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnea.

Tuterako bulegoa Foruen plazako 5-6. zenbakietan dago eta ateak ireki dituenetik, irailaren 3tik, 3.095 kudeaketa egin ditu. Iruñekoa joan den azaroaren 16an inauguratu zuten Orreaga etorbideko 11. zenbakian, eta lehenengo hilabete eta erdian 600 izapide egin zituen, Modernizazio eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen arabera.

Kontsulta askok lan eskaintza publikoaren deialdiekin eta Hezkuntza Departamentuko beken izapidetzarekin zerikusia izan dute, bulegoen inaugurazioak ikasturtearen hasierarekin bat egin baitzuen. Ziurtagirien eskaerak eta erregistroak izapideen %50 izan ziren, eta laguntza, beka eta diru-laguntzei lotutako kontsultak, %25. Kontsulten %5ek baimen, txartel eta lizentziekin zerikusia izan zuten; %5ek, errekurtsoekin eta berrikuspenekin; %4k giza baliabideen arloarekin; %3 informazio turistikoaren eskaerak izan ziren, eta %1 gizarte-prestazioen ingurukoak izan ziren.

Herritarrek, batez ere, departamentu hauei buruzko informazioa eskatzen dute: Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak (izapideen %23 hartu zituen), Lehendakaritza, Justizia eta Barnea (%18), Hezkuntza (%18), Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendua (%13), Berrikuntza, Enpresa eta Lana (%8) eta Osasuna (%5). Eskaera gutxien departamentu hauen inguruan egiten dira: Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren eleduna (%0), Ekonomia eta Ogasuna (%3), Toki Administrazioa (%3), Landa Garapena eta Ingurumena (%3), Kultura eta Turismoa (%3) eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazioak (%3).

Bulego hauek gehienbat emakumeek erabiltzen dituzte (kopuru osoaren %56), eta gehienak (kopuru osoaren %56) 31 eta 45 urte bitartekoak dira. Herritarrak artatzeko zerbitzu horiek, Tuteran eta Iruñean zerbitzuak eskaintzeaz gain, inguruko eskaerei ere erantzuten diete. Izatez, 2010ean bulego horietara hurbildu zirenen %21 Iruñetik eta Tuteratik hurbil dauden herrietakoak ziren.

Nafarroako Gobernuak Tuteran eta Iruñean irekitako bulegoen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Legearen 14. artikuluan araututako herritarren informazio-eskubideari erantzuna ematen dion bulego eredua izatea.

Ordutegi zabalagoa

Bulegoen ezaugarri bat zerbitzuak eskaintzeko ordutegia zabaltzea da, astelehenetik ostiralera arratsaldeetan eta larunbat goizetan irekita baitaude. Horri esker, 1.022 eskaera artatu dira informazio eta erregistro bulegoek ez duten ordutegiaren barruan, hau da, emandako arretaren %28. Horrez gain, erregistro-aukera handiagoak ematen ditu.

Herritarrak artatzeko bulegoak herritarrentzako erreferentzia eta arreta integraleko espazioak dira Administrazioarekiko dituzten harremanetan. Bulego horietan, herritarrek informazioa jaso dezakete beren intereseko gaiei buruz, zalantzak argitu ditzakete, inprimakiak betetzeko orientazioak edo laguntza lortu dezakete eta izaera ofizialeko eta ondore juridikoko dokumentazioa jaso dezakete.

Nafarroako Gobernua diseinatzen ari den herritarrentzako arreta sistema integralak hiru kanaletako arreta du oinarri: presentziala, telematikoa eta telefono bidezkoa. Tuterako eta Iruñeko Infonavarra 012 (Inf012navarra, logotipoan) bulego berriek lehen mailako kudeaketa guztiak egiten dituzte, hala nola, aurkeztu behar den dokumentazioa gainbegiratzea, instantziak egiten laguntzea, etab. Bulego horietan, herritarrek informazioa lortu dezakete Foru Komunitateko Administrazioan egiten diren zerbitzu, deialdi, laguntza eta izapide guztiei buruz eta lehen mailako kudeaketa guztiak egin ditzakete, hala nola aurkeztu behar duten dokumentazio guztia gainbegiratzea edo instantziak egiteko laguntza lortzea. Era berean, laguntza jaso dezakete

gaur egun on line egin daitezkeen 782 izapideak gauzatzeko eta izapide horiek bulego horietan herritarren eskura dauden ordenagailuetan egin ditzakete.

Bulegoen ordutegia 8etatik 14.30era eta 17etatik 20etara da astelehenetik ostiralera, eta 9.30etik 13.30era larunbatetan.


 
Dokumentazioa:
Datos de las actividad de las oficinas de atención al público en Pamplona y Tudela en 2010

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa