(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2010. urtearen amaieran Nafarroak Espainiako bigarren langabezia-tasarik txikiena izan zuen, %11,64 ostirala, 2011.eko urtarrilak 28

Foru Komunitateak langabezia mailarik txikiena izan zuen gazteen eta immigranteen artean eta etxebizitzetan


Transcripción textual del video

2010. urtearen amaieran, Nafarroak Espainiako bigarren langabezia-tasarik txikiena izan zuen. Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratutako BAIren (Biztanleria Aktiboaren Inkesta) arabera, Foru Komunitateko langabezia maila %11,64 izan zen, eta nazioko batez bestekoa, %20,33.

Nafarroa gazteen eta immigranteen artean langabezia-tasarik txikiena duen autonomia-erkidegoa da, eta gizonezkoen eta emakumezkoen artean langabezia tasarik txikiena duen bigarrena. Nafarroa da langabeen etxebizitza gutxien duen eskualdea. Nafarroako etxebizitzen %5ek kide guztiak langabeziak dituzte, eta Espainiako batez bestekoa %10,55 da.

Nafarroak 2010. urtearen amaieran Nafarroak Espainiako bigarren langabezia-tasarik txikiena izan zuen. Estatistika Institutu Nazionalak gaur argitaratutako BAIren (Biztanleria Aktiboaren Inkesta) arabera, Foru Komunitateko langabezia maila %11,64 izan zen, eta nazioko batez bestekoa, %20,33.

Nafarroa gazteen eta immigranteen artean langabezia-tasarik txikiena duen autonomia-erkidegoa da, eta gizonezkoen eta emakumezkoen artean langabezia tasarik txikiena duen bigarrena. Nafarroa da langabeen etxebizitza gutxien duen eskualdea. Nafarroako etxebizitzen %5ek kide guztiak langabeziak dituzte, eta Espainiako batez bestekoa %10,55 da.

José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak lan adierazleen laburpen hau lan-merkatuaren urteko balantzea egitean aurkeztu du, laugarren hiruhilekoari dagozkion BAIren datu ofizialetan oinarrituta. Roigen esanetan, adierazle horiek oso onak dira eta emaitza horiek ikusita Nafarroako Gobernuak gaur egungo langabezia mailak murrizteko neurriak hartzen jarraituko du.

2010. urtearen amaieran Nafarroak %11,64ko langabezia tasa zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoak, %10,89koa. Bi autonomia-erkidegoek langabezia-tartea handitu dute Espainiako gainerako eskualdeekin alderatuz gero. Kantabria langabezia-tasarik txikiena duen hirugarren autonomia-erkidegoa da, %14,93rekin. Nazio osoko langabezia tasak %10,89 eta %28,96 bitartekoak dira.

Sexuei erreparatuz, Nafarroako gizonezkoen langabezia tasa, bigarren txikiena, %11,28koa da, eta nazioko batez bestekoa, %19,95ekoa. Emakumezkoen langabezia tasa Foru Komunitatean %12,10ekoa da, bigarren txikiena, eta nazioko batez bestekoa %20,79koa. Nafarroa da gizonezkoen eta emakumezkoen langabezia tasen artean tarte eta desoreka gutxien duen eskualdeetako bat.

Era berean, Nafarroan dago gazteen langabezia tasarik txikiena Espainian, %29,42 (%30etik behera dagoen bakarra), eta Espainia osoan tasa %42,8koa da. Gazteen langabezia mailarik handiena duen eskualdean %49,57koa da. Foru Komunitatean bizi diren atzerritarrek herrialdeko langabezia tasarik txikiena dute, %20,09, eta nazioko batez bestekoa %30,40 da. Horrez gain, Nafarroa da langabetuen etxebizitza gutxien dituen autonomia-erkidegoa, %5,01; Espainiako batez bestekoa %10,25 da.

Enplegu-tasari dagokionez, Nafarroan herrialdeko bigarren handiena dago, %66,24. Gizonezkoen artean, tasa %72,39koa da, Espainiako handiena, eta emakumezkoen artean, %59,84, bigarren handiena.

Urteko datuak

Nafarroan, abenduaren 31n, 35.700 langabe zeuden, eta horietatik 19.200 gizonak ziren eta 16.500 emakumeak. 2010ean izandako gorakada 3.500 pertsonakoa izan zen (%10,95).

Ekoizpen-sektoreei erreparatuz, nekazaritzan 1.600 langabe daude (900 pertsona gehiago 2010. urtean); 2.500 industrian (4.300 gutxiago); 4.000 eraikuntzan (200 gutxiago) eta 11.900 zerbitzuetan (2.000 gehiago). Aurretik lanik izan ez zuen pertsonen kolektiboan 15.700 langabe daude, hau da, 5.100 gehiago.

2010. urtearen amaieran, sektoreka okupatutakoak 271.100 pertsona ziren. Enplegua zuten gizonak 151.300 ziren, eta emakume okupatuak 119.800. Ekoizpen-sektoreen arabera, hurrengoa zen okupazioa: 10.300 pertsona lanean ari ziren nekazaritzan, 66.400 industrian, 22.200 eraikuntzan, eta 172.000 zerbitzuetan.

2010. urtearen amaieran, behin-behinekotasun tasa %25,1ekoa zen Nafarroan, eta %24,8koa Espainia osoan.

 
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Datos EPA IV trimestre

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa