(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, iaz, 6 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntza zuzenak eman zizkien familiei ostirala, 2011.eko urtarrilak 28

Iaz 3.663 familiak jaso zituzten laguntza horiek, seme-alabak izan zituztelako eta familia eta enplegua bateratzeko


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuak 6.086.637 euro jarri zituen nafar familiei diru-laguntza zuzenak emateko; guztira 3.663 familiak jaso zituzten laguntzak, seme-alabak izan zituztelako edo familia eta enplegua bateratzeko.

2010eko datuen balantzearen arabera, Nafarroako 3.663 familiak jaso zituzten iaz Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaiak gestionatzen dituen diru-laguntza zuzenak; laguntza horiek Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bitartez gestionatzen ditu departamentuak.

Familia horiek guztiek 4.223 eskari egin zituzten.

Diru-laguntza nagusiak hauek dira, motaren arabera:

-

Lan-utzialdietarako laguntzak, guztira 2.852.195 euro, 1.242 familiak jaso zituzten.

-

Laugarren seme-alaba edo gehiago edukitzeagatiko laguntzak, guztira 959.249 euro, 1.104 familiak jaso zituzten.

-

Hirugarren seme alabagatiko ordainketa bakarreko laguntzak, guztira 1.865.234 euro, 740 familiak jaso zituzten.

-

Erditze berean haur bat baino gehiago edukitzeagatiko laguntza, guztira 201.090 euro, 273 familiak jaso zituzten.

-

Familia eta enplegu sorrera bateratzeko laguntzak (krisiari aurreko egiteko 2010eko neurrien barruan) 304 familiak jaso zituzten eta 304 enplegu sortu ziren. Laguntza mota horretarako 208.868,22 euroko aurrekontua egikaritu zuten.

2011. urterako 2010eko laguntza berberak daude indarrean

.

2007-2010 aldiko bilakaera

2007-2010 aldian 12.837 familiak jaso zituzten diru-laguntza zuzenak eta 21.893.805,96 euroko aurrekontua egikaritu zen.

Aldi horretan 14.787 eskari onartu zituzten eta bilakaera hau izan zen:

-

Lan-utzialdia egiteko eskariek %22,8 egin zuten gora eta egikaritutako aurrekontuak %28 (guztira 10.319.358 euro jarri zituzten).

-

Laugarren seme-alaba edo gehiago edukitzeagatiko laguntza eskariek, hau da, familia ugari orokor edo berezientzako eskariek, %27 egin zuten gora eta egikaritutako aurrekontuak %44 (guztira 3.282.208 euro jarri zituzten).

-

Hirugarren seme-alaba edukitzeagatiko laguntza eskariek %6,3 egin zuten gora eta egikaritutako aurrekontuak %16 (guztira 7.312.223 euro jarri zituzten).

-

Erditze berean bi seme-alaba edo gehiago edukitzeagatiko laguntza eskariek %9,2 egin zuten gora eta egikaritutako aurrekontuak %34,4 (guztira 735.370 euro jarri zituzten).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa