(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egindako izapidetzak 10ekin biderkatu dira lau urtean asteazkena, 2011.eko urtarrilak 19

2010ean bide horretatik 17.457 idazki, eskaera eta komunikazio bideratu ziren guztira, aurreko ekitaldian baino %60 gehiago


Infonavarra 012 zerbitzuaren bulegoa Iruñean.

Infonavarraren bulegoa Iruñean. Bertatik izapide elektronikoak egin daitezke. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez bideratutako eskaera, idatzi eta komunikazioen kopuruak %60ko igoera izan du 2010ean, eta 17.457 sarrera izan dira guztira; 2009an, aldiz, 6.980 izan ziren. Modu horretan, baliabide horren hazkunde esponentziala baieztatu da, zerbitzua duela lau urte baino ia hamar aldiz gehiago erabiltzen baita.

Izapideak bide elekronikotik egiteko aukera 2008ko uztailean aktibatu zen. Urte horretan, Erregistro Orokor Elektronikoak 2.130 komunikazio zenbatu zituen. Ordutik, ‘on line’ izapidetzaren erabilerak gorakada geldiezina izan du. Horri esker eskaerak, idatziak eta komunikazioak urteko egun guztietan aurkez daitezke, 24 orduz, Foru Gobernuak

www.navarra.es internetko atarian eskaintzen duen sarbidearen bidez. 2007an Foru Administrazioak 1.875 izapide elektroniko baino ez zituen egiten, baliabide hau abian jartzeko fasean.

Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez herritarren eta Administrazioaren arteko harremanak erraztu nahi dira, izan ere, horri esker, izapide burokratikoak azkarrago eta erosoago egin daitezke, egoitza partikularretatik, bulego batera joan behar izan gabe. Kudeaketa horiek bide telematikotik egin daitezke herritarrek Nafarroako Gobernuaren herritarrak artatzeko bulegoetan, Infonavarra 012 bulegoetan, eskura dituzten ordenagailuen bidez. Bulegoak Iruñean (Orreaga etorbidea, 11) eta Tuteran (Foruen plaza) daude.

Internet bidez egindako izapideetarako, zerbitzu honen –borondatezko eta doako izaera du- erabiltzaileek sinadura elektronikoa izan behar dute haien nortasuna bermatzeko. Web atarian erabiltzaileak identifikatzeko onartzen diren sistemak agertzen dira, baita formatuari eta segurtasunari dagozkion aginduak eta eskaera ereduak ere. Erregistro Orokor Elektronikoak dokumentu ofizialen irteera telematikoa ere errazten du. Herritarrek jakinarazpenak ere bide honetatik jaso ditzakete, hala eskatzen badute eta Administrazioaren oniritzia jasotzen badute. Horretarako, posta-bulegoan helbide elektroniko bakarra eskatu behar dute.

Nafarroako Foru Komunitatean Erregistro Orokor Elektronikoa sortzea 11/2007 Foru Legearen arabera administrazio elektronikoa apurka-apurka eta mailaka ezartzeko beste pauso bat da. Foru Gobernuak lege hori Administrazio moderno eta aurreratua lortzeko sortu zuen, barruko eta kanpoko harremanetan teknika eta baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak gehituta.

765 izapide elektroniko

Erregistro Orokor Elektronikoak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikita, beste erregistro elektroniko zehatz batzuekin koordinatuta funtzionatzen du, besteak beste, Ogasunarekin. Bide horretatik egindako komunikazioek onartutako gainerako bideetatik egindakoen ondore juridiko berberak dituzte. Prozedura bat bide elektronikotik abiatzeak ez du esan nahi hurrengo pausoak bide horretatik egin behar direnik.

Horrekin batera, Foru Gobernuak internetetik egin daitezkeen izapideen bolumena apurka-apurka handitu egin du (diru-laguntzen eta laguntzen eskaerak, bekak, baimenak, oposizioetan izena ematea, eta abar). Modu horretan, 765 arlo ukitzen dituzte.

Nafarroako Gobernuak administrazio elektronikoaren arloan egindako pausoei esker, Madrilekin eta Andaluziarekin batera, Espainiako autonomia-erkidego aurreratuenetakoa da 2007ko Zerbitzu Publikoetarako Sarbide Legean ezarritako modernizaziorako eta teknologia berrietara egokitzeko neurriak aplikatzen, Orange Fundazioak egindako txosten baten arabera.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa