(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ablitaseko San Babil ikastetxe publikoak eta Burlatako Ibaialde institutuak eTwinning sari nazionalak eskuratu dituzte asteazkena, 2011.eko urtarrilak 19

Europar Batasunak antolatutako programaren bidez teknologia berriak hezkuntza zentroetan integratzea erraztu nahi da


Ablitaseko San Babil ikastetxe publikoak eta Burlatako Ibaialde institutuak 2011ko eTwinning sari nazionalak eskuratu dituzte. Sari horien bidez, zenbait hezkuntza zentrok informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidez sustatutako lankidetza lanik onenak aitortzen dira.

Europako programa horren lehenengo fasea nazioan egiten da, eta horretara autonomia-erkidego guztietako 65 proiektu aurkeztu dira. Horien artean hamar saritu dituzte, besteak beste, San Babil ikastetxe publikoko "Comicnication" lana eta Ibaialde institutuko "So far, so near" (Hain urrun, hain hurbil).

Ez da proiektu hauek eTwinning proiektuan saritzen dituzten lehenengo aldia. Iaz biek Europako Kalitate Zigilua lortu zuten. Horrez gain, San Babil ikastetxeak 2009an lehenengo sari nazionala jaso zuen.

Bi proiektuek 2011ko Europako saria eskuratzeko lehian parte hartuko dute orain. Horrez gain, proiektuaren bultzatzaileak, sari moduan, eTwinning urteroko konferentziara joango dira, Budapestera (Hungaria), martxoaren 31tik apirilaren 2ra.

eTwinning Europar Batasuneko eLearning programara bildutako proiektua da. Helburu nagusia eskolen arteko lankidetza sustatzea da, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz. Europako hezkuntza zentro horiek epe laburrean edo luzean elkartzea eta askotariko gaiei buruzko proiektu batean elkarrekin lan egitea lortu nahi da. Horrela, herrialde desberdinetako irakasleen eta ikasleen arteko harremanak, ideien trukaketa eta lankidetza-lana sustatu eta erraztu nahi dira.

Saritutako proiektuak

Comicnication lana Juan Peñas Viso irakasleak bultzatu du, Erresuma Batuko Bradley C.E. Primary School zentroarekin batera. Bi ikastetxeetan ikasleen artean komunikazio bideak ezarri nahi dira bizitzako alderdi desberdinei eta ikasleen zaletasunei eta pentsamenduei buruzko zenbait komiki eginda. Erabilitako hizkuntzak gaztelania eta ingelesa dira.

"So far, so near" proiektua José Javier Baile Torrea irakasleak sustatu du, eta horren bidez ikasleei erakutsi nahi zaie distantzia ez dela arazoa taldean lan egiteko. Proiektuan Ibaialde institutuko eta Poloniako Publiczne Gimnazjum im. Orla Bialego w Jablonnie zentroko 14 eta 16 urte bitarteko ikasleek parte hartu dute. Ikasleek, posta elektronikoaren, eskola birtualen, web argitalpenen, bideoen eta argazkien bidez hurbilekoari (eskolak, lagunak, familia, kultura, etab.) eta urrunekoari (lotutako zentroa eta herrialdea) buruzko informazioa trukatu dute. Erabilitako hizkuntza ingelesa izan da.

 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa