Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Jardun horietan egindako inbertsio osoa 2,29 milioi eurokoa da
Salanueva kontseilaria, Departamentuko zuzendari nagusia eta Zangozako alkatea, herriko udal ordezkariekin.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak 1,2 milioi euro inbertituko ditu Zangozan toki azpiegiturak hobetzeko zenbait lanetan. Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazio kontseilariak jardun horietako batzuk bisitatu ditu gaur. Lan horien inbertsio osoa 2,29 milioi eurokoa da.
Lan hauen bidez, Aragón etorbideko, San Sebastián kaleko eta zeharbideko eta Magdalena kaleko hornikuntza eta saneamendu sareak, zoladura eta argiteria berritu dira, besteak beste.
Bisitan, Salanueva kontseilariak alboan izan ditu Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia, Esquisábel Suescun Zangozako alkatea eta beste udal ordezkari batzuk.
Salanueva kontseilaria Zangozan berritu duten kaleetako batean.
(
irudia handitu
)
Lanak 2005-2008ko eta 2009-2012ko Toki Azpiegituren Planaren barruan sartzen dira. 2009-2012 Planetik Zangozako Udalari beste 279.916 euro egokitu zitzaizkion askatasunez zehazteko zenbateko izenekotik. Zenbateko hori legegintzaldi honetan gehitu da udalek eta kontzejuek esleitutako kopurua zertara bideratu erabaki ahal izan dezaten.