Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bi hitzarmen sinatu dituzte, Foruzaingoa biktimak babesteko sistema nazionalean sartzeko eta tratu txarrak ematen dituztenak berrezteko proiektu pilotu bat garatzeko
Saizek eta Caballerok genero indarkeriaren gaineko hitzarmenen berri eman dute.
(
irudia handitu
)
Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero, eta Espainiako Gobernuak foru erkidegoan daukan ordezkariak, Elma Saizek, genero indarkeriaren alorrean Espainiako eta Nafarroako Gobernuek duela gutxi sinatu dituzten bi hitzarmenen berri eman dute.
Hitzarmenetako bat Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eta Barne eta Justizia Ministerioak sinatu dute, Foruzaingoa Genero Indarkeriako Kasuen Segimendu Integraleko Sisteman sartze aldera; sistema horri VIOGEN deitzen diote. Horretarako, bi administrazioetako zerbitzu teknikoek informatika sistemak egokitzeko eta konexioak egiteko prozedurak aztertuko dituzte.
VIOGENek honetarako balio du:-
Genero indarkeriari eta indarkeriaren inguruko egoerei buruzko polizia, zuzenbide eta espetxe informazioa integratzeko. Era horretan, biktimak babesteko abian jarritako jardueren segimendu eta koordinazio lana egin eta bermatu daiteke.-
Eraso berriak gertatzeko arriskua balioesteko, gero erantzunak eta babes neurri polizialak ezartze aldera.-
Informazio hori babes polizialean parte hartzen duten operadoreei emateko.Tratu txarrak ematen dituztenekin egiteko proiektu pilotua
Beste hitzarmenaren helburua da bi administrazioek, elkarlanean, tratu txarrak ematen dituzten gizonak berrezteko proiektu pilotu bat aurrera eramatea, genero indarkeriagatik zigortutako gizonekin.
Programetan parte hartuko dute, beraz, genero indarkeria delitu bategatik espetxeaz aparteko zigor neurriak jarri dizkieten gizonak.Hitzarmena egin dute Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoari jarraiki; izan ere, Legearen 33, 35 eta 42. artikuluen arabera, genero indarkeriagatik kondenatutakoak berrezteko aginduak eman daitezke.
Gauzak horrela, proiektu pilotu hori Nafarroan egitea sustatu dute. Zehazki, askatasunaz gabetzeko zigorra eten eta ordezkatuko dute, eta aplikatuko dituzte, batetik, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak erasotzaileekin esku hartzeko egin duen programa; eta bestetik, kalitate irizpideetatik eratorritako tresna tekniko jakin batzuk
.