(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miranda lehendakariordeak Angolako Gobernuko ordezkari ofizialari harrera egin dio asteazkena, 2011.eko urtarrilak 12

Angolako Inbertsio Pribatuaren Agentzia Nazionaleko zuzendariak esan du "Nafarroa erreferentea" dela haien herrialderako


Alvaro Miranda eta Antonio Prata

Alvaro Miranda eta Antonio Prata, Angolako Gobernuko ordezkaria. ( irudia handitu )

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla, Angolako Inbertsio Pribatuaren Agentziako Nazioarteko Harremanetarako Kabineteko zuzendariaren, Antonio Pratarekin, bildu da. Izan ere, Angolako Gobernuko ordezkaria foru erkidegora etorri da, Angola inbertsioak egiteko herrialde gisa sustatzera.

Bileran, Antonio Pratak Angolako egoera sozioekonomikoaren berri eman dio Miranda lehendakariordeari. Azaldu dio, baita ere, industrializazio eta dibertsifikazio estrategia bat eraman nahi dutela aurrera herrialdean, datozen urteetan, batik bat sektore hauetan: energia berriztagarriak, nekazaritza industriaren garapena, uraren eta hondakin tratamendua eta katastroko datuen gestioa.

Nafarroan egon den denboran, Prata hainbat enpresa publiko eta pribatuetara joan da, haien jarduera Angolan inplementatzeko aukerak aztertzera; horretarako, enpresek inbertsioak egin ditzakete eta azpiegitura lizitazioetan parte har dezakete.

Prata gustura geratu da, besteak beste, TRACASA, CENER, Riegos de Navarra eta Carcarreko hondakinak gestionatzeko instalazioetara (Jurramendi) egindako bisitekin, Angolan lantzen ar idiren garapen politiketarako erreferentetzat dauzkalako.

Antonio Pratarekin eginda bilerara bertaratu ziren, baita ere, Nazioarteko Garapeneko eta Politika eta Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusiak, Juan Franco Pueyo eta Cernin Martínez Yoldi, hurrenez hurren; eta Eduardo Sanzol eta Rafael Alli, Naxan aholkularitza enpresaren ordezkari gisa. Naxanek koordinatu du Angolako Inbertsio Pribatuaren Agentzia Nazionaleko Nazioarteko Harremanetarako Kabineteko zuzendariaren bisita; izan ere, enpresen jarduerak azaleratze bidean dagoen ekonomiadun herrialdeetara (batik bat Afrikara) eramateko zerbitzu integralak eskaintzen ditu

.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa